Ibilgailuen baldintza teknikoak ikuskatzeko urteko hirugarren kanpaina egingo da datorren astean Bilbon

Actualizado: viernes, 31 octubre 2014 13:04

BILBO, 31 Oct. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udaltzaingoak Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT) inguruko urteko hirugarren kanpaina jarriko du abian datorren astean zehar, Euskal Herriko Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoaren barruan.

Pneumatikoen egoerari eta higadura mailari emango zaio arreta berezia, batez ere itsaspenari, ezinbestekoa baita zorua bustita dagoenean istripuak ekiditeko, bai eta argiei ere. Horrez gain, ekimenaren helburua da gidariak bolantean daukaten erantzukizunaren inguruan kontzientziatzea eta bideko segurtasuna bermatzea.

Bilboko Udaltzaingoaren Zirkulazioko Atalak jasotako datu guztiak taula batzuetan sartuko dira modu estatistikoan kudeatzeko eta horretarako ezarri diren adierazle batzuekin tratatuko dira, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Martxoan eta uztailean Ibilgailuen Azterketa Teknikoa kontrolatzeko kanpaina bana egin zuen Bilboko Udaltzaingoak, eta 466 ibilgailu aztertu zituen. Horietatik 77 salatu zituen, hau da, aztertutako guztien %16,5.