Icaro Moyano Tuenti-ren inguruan ariko da ostegunean Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean

Pantalla de título de Tuenti
TUENTI
Actualizado: martes, 1 febrero 2011 14:21

DONOSTIA, 1 Feb. (EUROPA PRESS) -

Icaro Moyano Tuenti gizarte-sareko Komunikazio arduradunak gizarte-sare horren inguruko hitzaldia eskainiko du ostegunean Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean, Komunikazioko graduko ikasleentzat. Saioa arratsaldeko 16:30etan hasiko da eta Loiola Centrum-ean egingo da, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko iturriek adierazi dutenez.

Tuenti gizarte-sare birtuala da. Erabiltzaileari bere profila sortzeko, argazkiak eta bideoak igotzekoa eta lagunekin harremanetan jartzeko aukera ematen dio. Beste aukera asko ere baditu: ekitaldiak sortzea, argazkietan lagunei etiketak jartzea, egoerak komentatzea, norberaren gunea sortzea edo txataren bidez txateatzea.

2006an jarri zen abian. Sarrera murriztuko gizarte sarea da, Tuenti-n sartzeko lehendik erregistratuta dagoen norbaitek gonbidatu behar baitu. Enpresaren iritziz, mekanismo horrek bermatuko luke erabiltzaile berri guztiek sareko beste kideren batekin lotura edukitzea hasiera-hasieratik, eta abiapuntu horretatik aurrera, gainerako erabiltzaileekin harremanetan jartzea.

Icaro Moyano kazetaria da eta hamar urte darama interneteko munduan. Ibilbidea CadenaSer.com proiektuan hasi zuen eta aurrerago, ElPais.com-en eduki teknologikoetan espezializatu zen. Hainbat hedabideren laguntzailea da, besteak beste, EP3, QUO edo Radio Nacional de España, eta orain, Tuenti-ko Komunikazio zuzendaria ere bada.