Idem euskal konpainiak koproduzitu duen "Las Catedrales del Vino" dokumentala estreinatuko da ostiralean

Actualizado: miércoles, 23 febrero 2011 15:18

BILBO, 23 Feb. (EUROPA PRESS) -

Eterio Ortegak zuzendu eta Eiken Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterreko kidea den Idem euskal konpainiak Andaluziako Cedecom konpainiarekin batera koproduzitutako "Las Catedrales del Vino" dokumentala ostiralean estreinatuko dute Bilbon (Multis), Gasteizen (Florida) eta Bartzelonan (Alexandra). Martxoaren 4an Logroñon ere estreinatuko da (Moderno zinema aretoan) Euskal Telebistaren (ETB) eta Canal Sur-en partaidetza izan duen lana.

Eiken klusterreko iturrien adierazi dutenez, "Las Catedrales del Vino" urtebetean grabatutako dokumentala da: udaberriko lehen eguzki printzekin hasi eta udazkeneko mahats-bilketa eta neguko inausaldira arte. Oso bestelakoak diren bi ardo mota eta kultura irudikatzen dituzten bi eskualdetan biltzen diren paisaiak, arkitekturak eta pertsonak deskribatzen ditu, alegia, Errioxa eta Jerezkoak.

Pertsonaia errealak aurkezten ditu filmak, baina muntatze lanean euren eguneroko jarduerak gurutzatu egiten dira. Hartara, ardoaren munduaren ikuspegi orokor eta sakona eskaintzen du. Euren artean oso pertsona desberdinak dira, baina lanbideagatik duten pasioak batzen ditu, eta horri esker, ikus-entzuleek ardoaren kultura ezagutzeko parada izango dute.

Upategiak denboraren joanaren lekuko isilak dira, barrika eta botila barnean ardo moduan harrapaturik doanarenak, baina ororen gainetik, jarduera biziko fabrikak dira. Nahiz eta beren arkitekturak hainbat ardogintza teknikaren ispilu izan, batzuetan, forma artistikoak izaten dituzte, ospe sinbolo moduan, eta horregatik merezi dute "Catedrales del Vino" ("Ardoaren Katedralak") deitura.