Idiazabal gaztako bi ekoizle saritu dituzte Seu D'Urgellen

Actualizado: martes, 21 octubre 2014 13:45
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Idiazabalgo (Gipuzkoa) J. Aranburu Elkarte SAT. eta Eginoko (Araba) Sat Olano Idiazabal Gaztaren gaztandegiak zilarrezko eta brontzezko dominak irabazi zituzten, hurrenez hurren, Pirinioetako Artisau Gaztaren Lehiaketan, ardi esnez egindako gazta modalitatean. Lehiaketa Seu D'Urgellen (Katalunia) ospatu zen joan den larunbatean, Fira de Sant Ermengol azokaren baitan.

   Idiazabal Gazta jatorrizko deituraren arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, Seu D'Urgelleko Artisau Gaztaren Lehiaketan Pirinioetako gaztak parte hartzen dute (katalanak, aragoiarrak, frantsesak eta euskal herritarrak). Aurtengo ekitaldian 100 bat gaztak parte hartu dute eta 50 adituk dastatu behar izan zituzten.

   Gazta lehiaketaz gain, azoka berean, Tupi (gazta zaharra) lehiaketa bat antolatzen da, eta Idiazabal gaztandegiak diren Gabiriko (Gipuzkoa) Baztarrikak eta Aguraingo (Araba) Julen Karasatorrek ere dominak lortu dituzte beren gazta zaharrekin.

   Horregatik guztiagatik, Idiazabal Gazta Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailea pozik azaldu da, "dastatzaileen aditu batzorde garrantzitsuenek, estatuan eta maila honetako lehiaketeetan, gure gazta aukeratzen jarraitzen baitute".