I+G gastua %1,4 handitu zen 2016an EAEn, hiru urtez gutxitu ondoren

Ikertzaile bat
GVA
Actualizado: miércoles, 22 noviembre 2017 13:37

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 1.290,9 milioi euro inbertitu ziren 2016. urtean ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko (I+G) jardueretan, aurreko urtean baino %1,4 gehiago. Modu honetan, hazkundea izan da berriz arloan egindako gastuan, hiru urtez jaitsierak izan ondoren, Eustat estatistika erakundeak jakinarazi duenez.

Bestalde, I+G langileak 17.898 ziren 2016an dedikazio osoko baliokidetzan, aurreko urtean baino %1,8 gutxiago, eta ikertzaileak 11.916 ziren, 2015ean baino %1,4 gutxiago.

Halaber, I+G gastua 2016ko Barne Produktu Gordinaren (BPG) %1,82 izan zen, aurreko urtean baino %0,04 puntu gutxiago. Eurostat estatistika erakunde europarrak argitaratutako behin behineko datuaren arabera, OI+G gastuaren BPGrekiko portzentajea %1,19 izan zen Espainian (EAE %53 gainetik) eta %2,03 Europar Batasunean (EAE %10,3 azpitik).

Enpresek I+G gastu osoaren %75,4 egikaritu zuten 2016an (972,9 milioi euro), goi mailako irakaskuntzak %17,5 (226,0 milioi) eta herri administrazioen mendeko erakundeek %7,1 (92,0 milioi). Aurreko urtearen aldean, enpresek %2,3 gehiago gastatu zuten 2016an, herri administrazioek %5,2 gehiago eta irakaskuntzak %3,7 gutxiago.

FINANTZAKETA

I+G gastuaren finantzaketan, portzentajeak aurreko urteetakoen antzekoak dira. Horrela, enpresen bidez egindako finantzaketa pribatuak 719,6 milioi euro bideratu zituen ikerketara, guztizkoaren %55,7 eta 2015ean baino %1,5 gehiago.

Finantzaketa publikoak 432,2 milioi euro bieratu zituen, guztiaren %33,5 eta 2015ean baino %1,8 gehiago. Goi mailako irakaskuntzak 40,3 milioi euro bideratu zituen, funtsen %3,1, eta atzerritik 94,9 milioi euro heldu ziren (%7,4). Azkenik, irabazi asmorik gabeko erakundeek 3,9 milioi bideratu zituzten (%0,3).

Esan bezala, I+G langileak 17.898 ziren 2016an dedikazio osoko baliokidetzan. Haietako 12.637 enpresetan zeuden (guztien %70,6), 4.005 goi mailako irakaskuntzan (%22,4), eta 1.256 administrazio publikoan (%7,0). Gainera, dedikazio osoko langileen 6.375 emakumeak ziren (guztien %35,6). Emakumeek I+G jardueretan duten parte hartzearen portzentajerik handienak administrazio publikoan eta goi mailako irakaskuntzan zeuden, %55,0 eta %50,1, hurrenez hurren, enpresetan %29,1 zen bitartean.