Igor Paskualek "Tierra firme" aurkeztuko du ostegunean Bilboko Kafe Antzokian

Igor Paskual ostegunean Kafe Antzokian
IGOR PASKUAL
Actualizado: lunes, 22 febrero 2016 17:59

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

   Igor Paskual abeslari eta musikariak "Tierra firme" izenburuko bere bakarkako bigarren diskoa aurkezteko kontzertua eskainiko du datorren ostegunean, otsailaren 25ean, Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltza gunean, 21:00etan hasita.

   Idazlea, Loquilloren bandako gitarrista, Arte Historian lizentziaduna, prentsako kolaboratzailea eta futbol komentarista izateaz gain, Paskualek konpostore alderdia askatu du berriz ere "Tierra Firme" diskoan. Bertan, "rock eklektiko eta dotorea, irmo eta sentikorra" aurki daitezke.

   Igor Paskualek (Donostia, 1975) Asturiasen ekin zion bere ibilbide musikalari, Babylon Chat glam rock taldearekin, eta 2003an hasi zen Loquillo y Trogloditasen. Bere lehen bakarkako diskoa "Equilibrio inestable" izan zen, 2011koa.