Ikasenpresa azokak 135 enpresa txiki bilduko ditu Eibarren

Iazko azokako stand bat
Foto: TKNIKA
Actualizado: lunes, 2 febrero 2015 17:02
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 2 (EUROPA PRESS)

   Ikasenpresa programaren laugarren enpresen azoka egingo da datorren ostegunean, otsailaren 5ean, Eibarren. Ikasturte honetan programan parte hartzen ari diren 326 enpresetatik 135 izango dira aurten azokan, eta gainera, Eibarko HLPPko bi proiektu izango dira gonbidatuak, antolaketan laguntzen ari baitira. Azoka goizeko 10:30etan hasiko da, eta 13:30ak arte iraungo du.

   Tknika Lanbide Heziketarako berrikuntza zentroak koordinaturiko hezkuntza programa da Ikasenpresa, eta bere zeregin nagusia Lanbide Heziketako ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzea da, horretarako enpresen sorkuntza tresna pedagogiko bezala erabiliz.

   "2014-2015 ikasturtean 46 ikastetxe ari dira parte hartzen, eta 326 enpresa sortu dituzte, 90 irakasleren inplikazioarekin", adierazi du Pili Diez Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren baitako Tknika zentroan Ikasenpresa programaren dinamizatzaileak.

   Zerbitzu eta produktuen eskaintza oso anitza da, eta hamaika motatako enpresak izango dira, besteak beste, produktu edo zerbitzu hauek eskaintzen dituztenak: birziklatutako produktuak, informatika programen diseinu zerbitzuak, elikadura, egurrez eginiko artikuluak, 3D inpresioa, mekanizatuak, ipuin kontaketak, menpekotasuna duten pertsonen zaintza, pertsonal eta kirol entrenamendua, autore bitxiak, aholkularitza pertsonala, bitxigintza eta abar.

   Programan elkartasuna ere sustatzen da eta proiektu batzuek enpresaren irabaziak GKEkin kolaboratzeko erabiltzen dituzte, adibidez, minbizia duten umeen gurasoentzat. Beste batzuek beraiek konpondu eta prestatutako kotxeekin Saharara eskola materiala eramateko 4L Rallyan parte hartzen dute.

   Twitter sare sozialean #ikasenpresa15 traola sortu da, Ikasenpresarekin zerikusirik duen orori jarraipena egiteko argazki, bideo edo iruzkinekin.