Ikastaroen eskaintza "oparoa" prestatu du Lezamako Udalak (Bizkaia) abendura arte

Areto dantza ikasi ahal izango da Lezaman
Lezamako Udala
Actualizado: miércoles, 14 septiembre 2011 13:54

BILBO, 14 Sep. (EUROPA PRESS) -

Lezamako Udalak (Bizkaia), Kultur Aretoaren bitartez, denetariko ikastaroak antolatu ditu urteko azken hiruhilekorako, zehazki, urriaren 3tik abenduaren 16ra arte. Udal ikastaroek, Bizkaiko Foru Aldundiako Kultura Sailaren babesarekin, diziplina anitz jorratuko dituzte. Honela, sevillanak, pilates, sukaldaritza edo egur lanketa eskainiko dira, besteak beste, parte hartu nahi duen ororentzat.

Ikastaro bakoitzaren ezaugarrien arabera toki desberdinetan burutuko dira, hala Kultur Aretoa, eskoletako gimnasioa edo Uribarri Topalekuan. Gainera, hemendik urte bukaerarainoko eskaintzan, hiru ikastaro berri izango dira: argazkilaritza digitala, pintura eta hirugarren adinekoentzako gimnasia.

Lezamako Udalak herritarren parte hartzea sustatu nahi du, eta horretarako deskontuak eskainiko dizkie bertan erroldatuei. Dena den, parte hartu nahi duen edonorentzako irekiak daude ikastaro hauek. Hori bai, antolatzaileek gomendatzen dute izen emateak ahalik eta laisterren burutzea tokia mugatua baitago hainbat ikastarotan. Hala izanik, inskripzioak burutzeko ordenari jarraituko zaio jendea onartzerako orduan. Izen-emateak Lezamako liburutegian egin behar dira eta burutzeko epea irailaren 19an hasi eta 30ean bukatuko da.