Ikastolen Elkarteak Topaketa egingo du astearte honetan Bilbon, "Hezkuntza, legez eta bidez" izenburupean

Actualizado: lunes, 24 noviembre 2014 12:41
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Ikastolen Elkarteak Topaketak ekimenaren edizio berria egingo du astearte honetan, azaroaren 25ean, Bizkaia Aretoan, Bilbon, "Hezkuntza, legez eta bidez" izenburupean, goizeko 10:00etatik aurrera.

   "Abagune berezia dugu euskal hezkuntzan, zuzenean edo bidean ekimen desberdinak eraginez: LOMCE, Heziberri 2020, Nafarroako Euskararen Legearen aldaketa, eraso bortitzak Ikastolen aurka Ipar Euskal Herrian, agian Hezkuntza Legea EAEn. Euskal Herriko hezkuntza sistemen zikloa agorturik, aukera berrien atarian?", galdetu du Ikastolen elkarteak.

   Testuinguru honetan, Ikastolen Elkarteak Legea hartu du eztabaidagai, "bidean egonik, hobekuntza esanguratsuak ezartzeko eta berariazko hezkuntza sistema eraikitzeko bide baita". Azken finean, hezkuntza zerbitzu publikoa eta prozesua bera izango da gogoetagai Topaketak jardunaldian

   Jardunaldia goizeko 10:00etan hasiko da, aurkezpenarekin. Ondoren, 10:30ean, Adrian Zelaiak "Zerbitzu publikoaren definizioa (zerbitzu ikuspegia, sozietarioa)" hitzaldia eskainiko du. Jarraian, 12:00etan, Santi Merinok "Zerbitzu publikoa (lege-ikuspegia)" izango du mintzagai.

   Bazkariaren ondoren, 15:30ean, Francesc Colomé "Lege bat egiteko prozesua: eredu bat (Kataluniako Hezkuntza Legea, 2009)" gaiaz arituko da. Azkenik, 17:30ean, Ikastolen Elkarteak bere jarrera azalduko du.