Iker Muniain, zurigorri 2019ra arte

Iker Muniain eta Josu Urrutia, kontratu berritzea sinatu ondoren
Foto: ATHLETIC CLUB
Actualizado: lunes, 29 junio 2015 13:19

   BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

   Athletic Club taldeak astelehen honetan iragarri du Iker Muniain aurrelari nafarraren kontratua berritu duela, 2019. urteko ekainaren 30era arte luzatuz, 45 milioi euroko etete klausularekin.

   Modu honetan, Muniainek beste bi urte luzatu du talde zurigorriarekin zuen kontratua, 2017an bukatzen baitzen, eta, horrela, Athleticen jarraituko du 2018-2019 denboraldia bukatu arte.

   Iker Muniainek belauneko lesio larri bat jasan zuen apirilaren 4an Sevillaren aurka Sánchez Pizjuán futbol zelaian jokaturiko Ligako partidan, eta orain sendatze prozesuan dago. Aurreikuspenen arabera, sei edo zazpi hilabete egongo da bajan, eta, beraz, urtea bukatu aurretik joka lezake berriz.