Iker Serranok bere lanak erakutsiko ditu Bilboko Rekalde aretoan

Iker Serranoren lanetako bat
Foto: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: martes, 22 julio 2014 15:15
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

   Iker Serrano artista iruindarraren erakusketa aurkeztuko du Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko Rekalde aretoko Kabinete Abstraktuan, sorkuntza artistikorako bekak eskuratu dituzten artistak aurkezteko asmoz abiarazi duen Barriek 2014 programaren barruan. Erakusketa uztailaren 26tik abuztuaren 31ra egongo da zabalik, Bizkaiko Aldundiak jakinarazi duenez.

   Serranok (Iruñea, 1982) "Basoko zaindaria" izenburupean aurkeztuko duen artelana, "Isolarios" izeneko proiektu zabalagoaren zati bat da. "Isolarios" proiektuak 2010 eta 2014 artean ekoitzitako lan gehienak biltzen ditu, eta inprimatutako argitalpen gisa atera da 2014ko apirilean, Cuadernos de Utopia argitaletxean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren finantziazioarekin.

   "Isolarios" proiektuak -eta bere baitan biltzen diren azpiproiektu guztiak- egilearen doktorego tesiaren emaitza plastikoa dira, "plastikako bidaiari buruzko begirada bat, kontakizun piktorikoaren bidez". Bidaiaren esperientziatik margolanera igaro ondoren, pertsonaia-bidaiari-margolariak hartzen duen pertsonaia edo maskararen ondorioa da "Basoko zaindaria".

   Iker Serrano Bilbon bizi da eta bertan lan egiten du. Arte Ederretako lizentziaduna da EHUn, eta orain "Bidaiari buruzko begirada bat plastikan. Kontakizun piktorikoaren gertakizunaren bidez" doktorego tesia prestatzen ari da, Jesus Mari Lazkano eta Lourdes de La Villa doktoreen zuzendaritzapean.

   Beka eta sari ugari jaso ditu, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren ikerlariak prestatzeko beka (2010-2014), Bizkaiko Foru Aldundiaren arte plastikoetarako beka (2013), BilbaoArte Fundazioko artista egoiliarra (2010), Nafarroako artista gazteen 1. saria (2011), Iruñeko artista gazteen 2. saria (2009) eta Nafarroako Gobernuaren Ellos Crean 1. saria (2007).

   Azken urteetan, banakako erakusketa hauek egin ditu: "El Guardián del Bosque", Utopia Parkway galerian (Madril, 2014); "Retorno a la Isla", Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2013); "Viaje e Isla 2.1.", Windsor Kulturgintza Galerian (Bilbo, 2012); "Viaje e Isla", BilbaoArte Fundazioan (2011); eta "Entre cazador y Explorador para NEXT", Montehermoso Kulturunean (Gasteiz, 2010).

   2014an "Isolarios" eman du argitara, Cuadernos de Utopia argitaletxean, Eusko Jaurlaritzak emandako diru laguntzarekin, eta bere doktorego tesiko proiektuaren zati handi bat bildu du bertan.