Ikerketetan parte hartzen duten pazienteen baimen informatuari buruzko hitzaldi bat antolatu du EHUk

Actualizado: miércoles, 12 enero 2011 12:33

BILBO, 12 Ene. (EUROPA PRESS) -

Pablo Simon Lorda doktoreak "Gizakiekin unibertsitatean egiten diren ikerketetako baimen informatua" izenburuko hitzaldia emango du bihar, goizeko 10:00etan hasita, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Leioako campuseko (Bizkaia) Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoaren ondoko aretoan.

EHUko iturriek adierazi dutenez, baimen informatua mediku-izapide formal bat da. Horren bidez, pazienteak prozedura terapeutiko eta diagnostiko zehatz bat onartzen du, horiei buruzko informazio egokia jaso eta gero. Formula hau, bai konplexutasun handiko ebakuntza jasan behar duten pazienteekin zein zientzia-esperimentuetan edota laborategietako frogetan parte hartzen dutenekin ere erabiltzen da.

Hitzaldia emango duen doktoreak aurreratu duenez, "baimen informatua laguntza klinikoko harremanetan eta saiakuntza klinikoetan sakon garatu den gaia da. Hala ere, zailagoa da bere aplikazio osoa gauzatzea gizakiekin egiten diren ikerketa mota anitzetan, bere lagin edo datuetan unibertsitate-ikerketetan".

Pablo Simon Lorda Medikuntzan doktorea, Espainiako Bioetika Batzordeko (EASP) kidea eta Andaluziako Osasun Publikoaren Ikastetxean (EASP) Herritartasuna eta Etika Saileko irakaslea da, Bioetikan Magisterra (UCM) eta, besteak beste, "Consentimiento Informado. Historia, Teoría y Práctica" eta "¿Quién decidirá por mi?" liburuen eta baimen informatuari edota bioetikaren beste ezinbesteko arlo batzuei buruzko artikulu ugariren egilea.