IMQ Taldeak bere zuzendaritza-egitura berritu du

Actualizado: lunes, 31 enero 2011 15:31

BILBO, 31 Ene. (EUROPA PRESS) -

Igualatorio Médico Quirúrgico (IQM) Taldeak bere zuzendaritza-egitura berritu du, taldearen dibertsifikazio- eta hazkunde-helburuetan aurrera egiten jarraitzera bideratutako eta konpainiaren estrategia esplizituekin bat datozen aldaketekin.

Horretarako, IMQ Taldeko enpresa buruan kontseilari delegatuaren figura sortu da, Jose Andres Gorrichori esleitu zaion kargua. Figura horrekin, IQM Taldeak bere ikuspegi orokorra eta erabaki estrategikoen, finantzarioen eta dibertsifikaziorakoen koordinazioa indartu nahi du.

IMQ Taldea bertako partaide diren konpainia desberdinen enpresa buru nagusia da, osasun-jardueretara bideratua aseguruetan nahiz osasun- eta laguntza-zerbitzuetan.

Egun, Taldeko enpresek 300 milioi euro inguruko fakturazio agregatua sortzen dute, gutxi gorabehera honako banaketarekin: 200 milioi euro aseguru medikoen alorrean eta 100 milioi euro zerbitzuen sailean.

Gainera, egun, IMQ Taldeak aurrera darrai Zorrotzaurren klinika berriaren eraikuntzarekin; 85 milioi euroko inbertsioa eginda, "erreferentziazko asistentzia-zentro" bilakatuko litzateke Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE).

Era berean, datozen hilabeteetan amaituko dira "Bilbao La Vieja" eta "Amorebieta" hirugarren adinekoentzako egoitzetako obrak, "Taldeko" zerbitzu sozio-sanitarioen garapenerako Igurco enpresak eraikiak eta ustiatuak. Batak zein besteak Bizkaiko Foru Aldundiko egoitzen sarea osatzen dute.

Halaber, Mitxel Duñabeitiak hartuko du IMQ-Aseguruak konpainiaren Zuzendaritza Orokorra eta bere arduretara gehituko ditu une horretara bitartean berak zuzentzen zuen Asistentzia-Zuzendaritzari dagozkionak.

Bestalde, orain arte Sustapeneko eta Garapeneko zuzendaria izan den Javier Aguirregabiriak hartuko du bere gain Zuzendariordetza Orokorra, funtzio horri dagozkion ardurak bere gain hartzen jarraituz.

Enpresak 1.000 sendagile akziodun baino gehiago ditu, eta Pedro Ensunza Lamikiz du buru 1998az geroztik. 1934an sortu zenetik, aitzindari da aseguru medikuen gaian eta Euskal Herrian lidergo azpimarragarria du.