Iñaki Goirizelaia EHUko errektore izendatuko dute asteazken honetan

Actualizado: martes, 8 enero 2013 18:03

GASTEIZ, 8 Ene. (EUROPA PRESS) -

Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektore karguaz jabetuko da, asteazken honetan, urtarrilaren 9an. Ekitaldia 11:30ean hasiko da, Ajuria Enea Jauregian, Gasteizen.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria ekitaldiaren buru izango da, eta bertan izango dira Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua eta EHUko lehengo eta oraingo errektore-taldeak.

Ekitaldian zehar, Urkulluk eta EHUko errektore izendatu berriak hitzaldi labur bana emango dute. Hori egin eta gero, Ajuria Enearen eskaileretan talde argazkia aterako da.