Iñaki Peña Europan jarduera ekintzaileari buruzko proiektu baten koordinatzailea izango da

Actualizado: miércoles, 1 febrero 2012 14:03
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 1 (EUROPA PRESS)

   Iñaki Peña Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ekintzailetza arloko zuzendari eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea Ekonomia Lankidetza eta Garapeneko Erakundeak (ELGE) Europako kolektibo marjinaletako jarduera ekintzailea aztertzeko aurkeztu duen proiektuaren hiru koordinatzaileetako bat izango da.

   Proiektua Tokiko Garapen Ekonomikoa eta Enplegua sustatzeko programak (LEED programa) garatuko du, Ekintzailetza, ETEak eta Tokiko Garapenerako ELGEko Zentroan, Europako Batzordeko Enplegu, Gizarte Gai eta Inklusioko Zuzendaritza Nagusiaren lankidetzarekin, Deustuko Unibertsitatetik adierazi dutenez.

   Programaren helburua Europan ekintzailetzaren gizarte eta lan alderdietan erreferentzia sortzea izango da. Proiektuak hiru urteko iraupena du, eta epe horretan, Europan jarduera ekintzailearen egoera, garapena eta eragina aztertuko dira, baita esparru horri lotutako ekintza eta politika publikoak ere. Era berean, arreta berezia eskainiko zaie jarduera ekintzailearen gizarte eta lan alderdiei, horien artean, autoenplegua eta ekintzailetza ekonomiaren eta gizartean ikuspegitik egoera okerrenean dauden taldeetan.

   Iñaki Peñarekin batera, proiektuan David Smallbonek eta Roy Thurikek egingo dute lan. Smallbone ekintzailetzako irakaslea eta ETEen inguruko Ikerketa Zentroko zuzendaria da Kingstongo Unibertsitatean (Erresuma Batua); Thurik Ekonomia eta Ekintzailetzako irakaslea da eta Ekintzailetzako eta Ekonomia Estrategiako Masterreko zuzendaria Rotterdameko Erasmus Unibertsitatean (Herbehereak).

   Batzorde honek ekintzailetzari lotutako alderdietan eragile legegileei aurkeztuko diete lana eta urtero azterketa bat egingo dute egoera ekintzailearen egoeraren eta Europar Batasunean hari lotuta indarrean dauden programen inguruan.

   Iñaki Peña Ekintzailetza arloko zuzendaria da Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuan eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakasle titularra Deustuko Unibertsitatean. CRECER+ plataformaren sorreran parte hartu du eta GEM (Global Entrepreneuship Monitor) proiektuaren Euskal Herriko ikertaldearen zuzendaria da.

   Doktoretza Purdue Universityn eskuratu zuen (Indiana, AEB), baita Master gradua ere. Hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu jarduera ekintzailearen, berrikuntzaren eta espiritu ekintzailea sustatzeko politiken inguruan.