Iñaki Rudi pasaitarra, 2011ko ONCE Euskadiko Saltzailerik Onena

Iñaki Rudi saria jasotzen
Foto: ONCE FUNDAZIOA
Actualizado: miércoles, 15 febrero 2012 14:49

BILBO, 15 (EUROPA PRESS)

   Iñaki Rudi pasaitarra da 2011. urteko ONCE Euskadiko Saltzailerik Onena. Rudik ONCEren produktuak saltzen ditu goizez Oiartzungo (Gipuzkoa) Carrefour hipermerkatuan eta arratsaldez Oiartzungo zein Errenteriako hainbat lekutan. Rudi eta Estatuko gainontzeko erkidego autonomoetako saltzailerik onenek omenaldia jaso zuten joan den ostiralean, otsailaren 10an, Madrilen, Miguel Carballeda ONCEren eta bere Fundazioaren presidentea buru zuen ekitaldian.

   ONCE Fundazioko iturriek jakinarazi dutenez, urteko saltzailerik onena ONCEko profesionalez osatutako batzorde batek aukeratzen du, eta horretarako parametro desberdinak hartzen dituzte kontuan: batetik, saltzaileen salmenten batez bestekoa, eta bestetik lanpostuan mantentzen duten portaera, ONCEren ekinbide instituzionalarekiko inplikazioa, bere gizarte lanarekiko konpromisoa, bezeroekiko duten harremana edota helarazten dieten irudia.

   Iñaki Rudik ezuste handia izan zuen ekitaldian, garaikurra jaso aurretik bere inguruko pertsona ezagunek bideo baten bitartez mezuak bidali baitzizkioten eta, beste batzuren artean, bere anaia bizkiak eta Errenteriako taberna batetako langileek 2010ean bertan lehen saria bat utzi baitzuen.

   "Garaikurra nire bezero guztien artean banatuko nuke -adierazi zuen Rudik ekitaldia amaitu ostean-, eurei esker jaso dudalako sari hau. Lau urte baino ez daramazkit ONCEn lanean eta inpresio handia jaso dut, izan ere meritu bakarra nire eguneroko lana betetzea baino ez baita izan. Oso zoriontsu sentitzen naiz".

   ONCEren kupoiak 21.000 eragile saltzaileren eskutik eros daitezke. Haien esku TPV delakoa (Salmenta Gune Terminalea) izanik bezeroak nahi duen zenbakia aukera dezake. Horrez gain, ONCEren jokoaren webgune ofizialean ere jaso daitezke (www.juegosonce.es).