Inauterietako bigarren eskuko merkatu berezia izango da larunbatean Donostian

DONOSTIA, 10 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Donostitruk azokak Inauterietako Bigarren Eskuko Merkatu Berezia antolatu du larunbat honetarako, otsailaren 11rako. Ohi bezala, ekimena Donostiako Easo plazan izango da, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:00etara bitartean. Merkatu berezi honetan, inauterietako bigarren eskuko jantzi eta osagarriak egongo dira salgai.

   Donostitrukeko aurtengo lehendabiziko merkatu berezia izango da larunbatekoa. Horretaz gain, beste bi azoka berezi egiten dira urtean zehar: Bizikletak (ekainean) eta Elkartasuna (abenduan).

   Donostiako Udaleko Ingurumen Sailak antolatzen duen merkatu bereziak inauterietan erabili ohi diren jantzi eta objektuak berrerabiltzea du helburu. Horregatik, elkarteak, konpartsak, ikastetxeak eta norbanakoak parte hartzera gonbidatu ditu Udalak.

   Salmenta postu bat betetzeko adina objekturik ez duten herritarrek ere haien mozorro eta osagarriak saltzeko aukera izango dute. Horretarako, 9:00etatik 10:00etara bitartean Easo Plazan kokatuko den informazio puntura eraman beharko dituzte haien gauzak (gehienez hamar objektu hartuko dira pertsonako).

   Antolatzaileak arduratuko dira hauek saltzeaz eta arratsaldeko 14:00ak aldera salmentaren dirua edo saldu ez diren gauzak jasotzera itzuli beharko dute. Doako zerbitzu hau merkatu guztietan esakintzen du Donostitrukek.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.