Industria-prezioak %6,5 igo dira EAEn azken urtean, abenduan 1,4 hazi ondoren

 Industria en Andalucía
EP
Actualizado: lunes, 24 enero 2011 16:54

BILBO, 24 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industria-prezioen indizea %1,4 igo zen joan den, abenduan aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, abenduko urte arteko tasa (azken 12 hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza) %6,5ekoa da, Eustaten datuen arabera.

Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2010eko abenduan, Petrolioa fintzea (%6,4), Energia elektrikoa, gasa eta ura (%3,5), Papera, argitalpena eta arte grafikoak (%2,5) eta Metalurgia eta metalezko gaiak (%0,9) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, besteak beste, aurreko hilaren aldean. Prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak honakoak izan ziren: Ehungintza eta jantzigintza (%-0,8), Elikaduraren industria (%-0,1) eta Makineria (%-0,1).

Urte arteko aldian, hots, 2010eko abenduan, 2009ekoaren aldean, prezioen hazkunderik handienak, Petrolioa fintzea (%23,7), Metalurgia eta metalezko gaiak (%8,8), Energia elektrikoa, gasa eta ura (%8,2) eta Papera, edizioa eta arte grafikoak (%5,8) adarrek izan dituzte. Aitzitik, Metalezko eta ez-metalezko mineralak (%-3,7), Zurgintza (%-0,9), Ez-metalezko industria (%0,4) eta Makineria (%0,6) sektoreetan jaitsi egin dira edo ez dute hazkunde handirik izan.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, abenduan, sektore-talde handien prezioen bilakaera honakoa izan zen: Energiaren prezioak %5,1 igo ziren eta Bitarteko ondasunenak %1,0; Ekipo-ondasunenak ez ziren aldatu eta Kontsumo-ondasunenak %0,1 jaitsi ziren; horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenetan %0,1 murriztu ziren eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenetan ez zen aldaketarik izan.

Ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek aldeak agertu zituzten urte arteko aldian. Energiaren prezioak %16,3 igo dira, Bitarteko ondasunenak %7,2, Ekipo-Ondasunenak %1,4 eta Kontsumo-Ondasunenak %1,0; azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,5 jaitsi ziren, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %1,7 igo.