Industriaren enpleguak gora egin zuen 2015ean EAEko 20 eskualdeetatik 17tan

Industriaren enpleguak gora 2015ean
Reuters
Actualizado: jueves, 15 junio 2017 9:42

BILBO, 15 (EUROPA PRESS)

Erauzketa industrian eta manufakturan zeuden langile okupatuen kopuruak gora egin zuen 2015ean Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 20 eskualdeetatik 17tan. Hazkunderik handienak Bidasoa Beherean (%6,9) eta Arabako Mendialdean (%6,2) izan ziren, eta jaitsierak Kantauri Arabarrean (-%3,1) eta Enkarterrian (%-1,4), Bilbon Handian aurreko urteko maila berean mantendu zelarik.

Orokorrean, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundeak ostegun honetan jakitera eman dituen datuen arabera, aurreko urtearen aldean industria sektoreko enplegua %1,3 gehitu zen EAEn. Herrialdeka, Gipuzkoan %1,7 igo zen, Araban %1,4 eta Bizkaian %0,9.

Herrialde bakoitza eskualdeka aztertuz, 2015ean Gipuzkoan, industriaren enpleguak gora egin zuen Bidasoa Beherean (%6,9), Goierrin (%0,4), Tolosaldean (%4,3), Urola-Kostan (%1,8), Debabarrenan (%1,2), Debagoienan (%0,5) eta Donostialdean (%1,7).

Arabari dagokionez, sektoreko enpleguak behera egin zuen Kantauri Arabarren (-%3,1), baina igo egin zen Mendialdean (%6,2), Ibarretan eta Errioxan (%3,8), Gorbeiako Inguruetan (%1,5) eta Lautadan (%1,9). Bizkaian, Durangaldean (%3), Gernika-Bermeon (%2,5), Markina-Ondarroan (%2,3), Plentzia-Mungian (%1,2;) eta Arratia-Nerbioin (%0,4) industria enplegu gehiago izan zen; Bilbo Handian enplegua aurreko urtean bezala mantendu zen, eta Enkarterrian %1,4 murriztu zen.

SALMENTAK

Bestalde, erauzketa industria eta manufakturako salmenta garbiak 13 eskualdetan gehitu ziren 2015ean, aurreko urtearen aldean. Arabako Ibarretan (%13,4), Arabako Mendialdean (%10,1) eta Gernika-Bermeon (%7,5) izan ziren hazkunderik handienak, eta Enkarterrian (-%21,4) eta
Kantauri Arabarrean (-%11,8), aldiz, salmentak jaitsi egin ziren. Orokorrean, EAEko erauzketa industria eta manufakturako salmentak %1,3 jaitsi ziren 2015ean, aurreko urtearen aldean.

Herrialde bakoitzari dagokionez, Araban %2,6ko hazkundea izan zen, eta eskualdeka, salmentak Ibarretan (%13,4), Mendialdean (%10,1) eta Lautadan (%6,7) gehitu ziren, eta Kantaurin (-%11,8), Gorbeiako Inguruetan (-%6,1) eta Errioxan (-%1,0) murriztu.

Gipuzkoan %2,1eko hazkundea izan zuten salmentek 2015ean; eskualdeka, Tolosaldean (%5), Debagoienan eta Bidasoa Beherean (%4,3), Debabarrenean (%3,6), Urola-Kostan (%3,2) eta Donostialdean (%2,3) igo ziren, eta Goierrin murriztu (-%2,9).

Azkenik, Bizkai osoan salmentak %5,5 murriztu ziren, eta eskualdeka, Enkarterrian %21,4, Bilbo Handian %9,3 eta Arratia-Nerbioin %2,5. Aitzitik, salmentak gehitu egin ziren Gernika-Bermeon (%7,5), Durangaldean (%5,6), Markina-Ondarroan (%4,5) eta Plentzia-Mungian (%1,1).