Industriaren jarduera EAEko eskualde guztietan jaitsi zen 2009an

Industriak behera egin zuen 2009an EAEko eskualde guztietan
JUSTICIA
Actualizado: jueves, 2 junio 2011 14:43

BILBO, 2 Jun. (EUROPA PRESS) -

Erauzketa eta manufakturako industriek ekoitzitako balio erantsia Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eskualde guztietan jaitsi zen 2009. urtea, nahiz eta jaitsierak ezberdinak izan ziren han eta hemen, Eustaten datuen arabera.

Horrela, Araban batez besteko jaitsiera %23,8koa izan zen. Murrizketa handienak, Gorbeia inguruetan (%-34,5) eta Kantauri arabarrean (%-32,4) izan ziren, eta gutxien Arabako Errioxan (%-11,5) eta Arabako mendialdean (%-11,6) jaitsi zen.

Bizkaian, batez besteko jaitsiera %21,6koa izan zen. Gehiago jaitsi zen Bilbo Handian (%-21,9) eta Durangaldean (%-28,3). Lau eskualdetan %15 ingurukoa izan zen jaitsiera: Enkarterriak, Gernika-Bermeo, Markina-Ondarroa eta Plentzia-Mungia. Balio erantsiaren jaitsierarik txikiena Arratia-Nerbioin izan zen (%-6,4).

Gipuzkoan batez beste %22,5 jaitsi zen. Horren gainetik Goierri (%-26,2), Urola-Kosta (%-28,5) eta Deba Goiena (%-24,0) kokatu ziren. Deba Barrenan eta Donostian %22 inguru jaitsi ziren, eta Bidasoa Barrenan (%-16,9) eta Tolosaldean (%-8,7) batez bestekoaren azpitiko murrizketak izan ziren.

Langile okupatuei dagokienez, jaitsierak izan ziren EAEko hiru lurraldeetan: %8,4koa Araban eta %10,2koa Bizkaian zein Gipuzkoan. Araban lanpostu-galerarik txikiena Mendialdean izan zen (%-6,0), baina oso munta txikia du eskualdeak Arabako industrian. Ibarretan %6,9 jaitsi zen eta Kantaurin %7,4, eta jaitsierarik handiena Gorbeiako inguruetan izan zen (%-10,9).

Bizkaian jaitsierarik txikiena Enkarterrietan izan zen (%-5,8), baina lurralde osoko industria enpleguaren %2 besterik ez da. Batez bestekoaren azpitik jaitsi ziren Plentzia-Mungia (%-6,0), Arratia-Nerbioi (%-8,4) eta Gernika-Bermeo (%-9,5). Bilbo Handia batez bestekoa bezala jaitsi zen (%-10,2), eta gainetik jaitsi ziren Markina-Ondarroa (%-11,2) eta Durangaldea (%-12,1).

Gipuzkoako bost eskualdetan enplegua lurraldeko batez bestekoa baino gutxiago jaitsi zen: Goierri eta Tolosaldean (%-7,5), Bidasoa Barrenan (%-8,7), Deba Barrenan (%-9,5) eta Urola-Kostan

(%-10,0). Donostian %11,2 jaitsi zen eta Deba Goienean %13,4.

EAEko industria-inbertsioa ia eskualde guztietan jaitsi zen 2009an, eta salbuespenak ez ziren adierazgarriak izan. Arabako batez besteko jaitsiera %20koa izan zen, eta Errioxan eta Gorbeia inguruetan %50en gainetik kokatu zen jaitsiera. Bizkaian %25,4koa batez besteko jaitsiera izan zen; Durangaldean eta Enkarterrietan %50en gainetik, baina bi eskualde hauen pisua oso ezberdina da.

Azkenik, Gipuzkoan %41,7koa izan zen batez besteko jaitsiera. Donostialdea eta Urola-Kosta %50en gainetik jaitsi ziren; Deba Goienean, Bidasoa Barrenean eta Deba Barrenean %45 inguru, Goierrin %22,5 eta Tolosaldean %17,6.