Industriaren negozioen kopurua %25 jaitsi zen 2009an Euskal Autonomia Erkidegoan

Industriako negozioen kopurua behera EAEn 2009an
EP/HUMANAGRUPO
Actualizado: miércoles, 27 abril 2011 15:04

BILBO, 27 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren negozioen kopurua 65.000 milioi eurotik gorakoa izan zen 2008. urtean, baina 2009an, kopuru horrek %25 egin zuen behera eta 49.226 milioi eurotan geratu zen, Eustaten datuen arabera.

Faktoreen kostutan izandako balio erantsia, 2009an, batez beste %20,3 jaitsi zen, eta sektoreetan portaera ezberdinak eman ziren. Horrela, beherapen handienak honako sektoreetan eman ziren: Metalurgian eta gai metalikoetan (%-33,7), Produktu informatikoetan eta elektronikoetan (%-23,1) eta Industria kimikoan (%-22,1). Bestalde, produktu farmazeutikoen (%4,3) sektorea izan zen hazkunde tasa positiboak izan zituen bakarra, Ur hornidura eta saneamendua (%-1,8) eta Energia elektrikoa (%-6,8) sektoreetan ere beherapenak eman baitziren, baina gainerako sektoreetan baino txikiagoak.

Guztira, 24.000 pertsonek galdu zuten enplegua, hau da, EAEko industria osoan aurreko urtean baino %9,6 enplegu okupatu gutxiago izan zen, eta galera handiena honako sektoreetan eman zen: Kautxua eta plastikoa, Ehungintza eta jantzigintza, Larruaren eta oinetakoen industria eta Metalurgia. Sektore hauetan guztietan %12ko beherapena eman zen. 16 sektoreetatik bitan bakarrik eman ziren tasa positiboak, hots, Produktu farmazeutikoetan (%0,8) eta Koke lantegiak eta petrolioa fintzekoetan (%3,9).

Bestalde, 2009. urtean, EAEko industriaren produktibitateak %11,8 egin zuen behera, enplegatu bakoitzaren balio erantsia neurtuta. Ekoizpen-egitura aztertzean ikusten da ekoizpenaren %69 bitarteko kontsumoetan eman zela, %2 zerga garbiak izan zirela eta gainerako %29 faktoreen kostuan sortutako balio erantsia.

Balio erantsi horren banaketan, %64 lan faktoreak ordaindu zuen, %19 enpresa-soberakina izan zen eta gainerako %17 amortizazioak ordezkatzen duen kapitalaren balio-galeraren hornidura izan zen. 2008aren aldean, ustiapeneko soberakin garbiak ehuneko txikiagoa izan zuen; 2009an faktore kostuaren balio erantsiaren %31 izan zen, baina langileen gastuen partaidetza 2008an baino 10 puntu altuagoa izan zen.

Bestalde, langileen gastuek %8,6 egin zuten behera, eta EAEko enpresek 2008an baino 860 milioi euro gutxiago inbertitu zuten; orduan, batez besteko beherapena %28,2 izan zen. Inbertsio kopuruaren beherapena sektore guztietan eman zen, petrolioa fintzeko sektorean izan ezik.

Ustiapeneko soberakin gordinak %34,8 egin zuen behera, eta amortizazioek beherapen neurrizkoagoa izan zuten. Ondorioz, soberakin garbiak %48,3 egin zuen behera. Aurrekoarekin bat etorriz, ekitaldiko emaitzak %52,2 egin zuen behera.

Lurraldeka, beherapen homogeneoak eman ziren enpleguari eta balio erantsiari dagokienez. Arabako balio erantsiak %22,2 egin zuen behera, Gipuzkoakoak %20,3 eta Bizkaikoak %19,4. Era berean, enplegu okupatuak %8,1 egin zuen behera Araban, %9,9 Bizkaian eta %10 Gipuzkoan.

ERAIKUNTZA

Bestalde, eraikuntzan ezaugarri garrantzitsu bi eman ziren 2009. urtean: enplegu okupatuak %9,0 egin zuen behera eta balio erantsiak %11,6. Lurralde guztietan eman zen portaera bera. Enpleguak eta balio erantsiak behera egin zuten lurralde guztietan, nahiz eta Gipuzkoan eman zen bilakaera negatibo txikiena. Araban eman zen bilakaerarik txarrena, bai enpleguari bai balio erantsiari dagokionez.

Halaber, eraikuntzako enpleguak %9,0 egin zuen behera, hau da, aurreko urtean baino 9.300 landun gutxiago izan ziren. Negozioen kopurua %15,4 jaitsi zen, eta langileen kostua %3,4.

Gainera, ustiapeneko soberakin gordinak %24,1 egin zuen behera; baina amortizazioak %5,1 igo ziren. Ondorioz, soberakin garbiak %28,8 egin zuen behera. Zergak baino lehenagoko emaitzak %47,1 jaitsi ziren eta ekitaldiko emaitza %49,1 izan zen.