Industriaren prezioak %0,4 jaitsi ziren urtarrilean Euskadin

Industriaren prezioak behera urtarrilean
Foto: Europa Press
Actualizado: lunes, 24 febrero 2014 11:19

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren prezioak %0,4 jaitsi ziren joan den urtarrilean, aurreko hilaren aldean. Datu horiekin, urtarrileko urte arteko tasa (azken 12 hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %0,9 jaitsi da, Eustatek landutako datuen arabera.

   Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2014ko urtarrilean, besteak beste, Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%1,8), Elikadura industria, edariak eta tabakoa (%0,4) Erauzketa industriak (%0,3) eta Zura, papera eta arte grafikoak (%0,3) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak, aldiz, Kokeriak eta petrolioa fintzea (%-1,5), Kautxu eta plastikoa (%-1,1) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%-0,8) taldeek izan zituzten.

   Urte artean, 2014ko urtarrila 2013koaren aldean, prezioen hazkunderik handienak Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%3,1), Zura, papera eta arte grafikoak (%1,5) eta Makineria eta ekipoaren fabrikazioa (%1,1) izan zituzten, eta jaitsierak, berriz, Kokeriak eta petrolio fintzea (%-5,1), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%-2,7) eta Metalurgia eta metalezko produktuak (%-2,7) sektoreek.

   Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, urtarrilean, sektore talde handien prezioen bilakaera honakoa izan zen: Energiaren prezioak %-1,4, Bitarteko ondasunenak %-0,4 eta Ekipo ondasunetan (%0,0) aldaketarik ez. Kontsumoko ondasunak %0,3 gehitu ziren, Kontsumo iraunkorreko ondasunengatik (%0,1) eta ez-iraunkorrekoengatik (%0,4).

   Ondasun talde handi hauen prezioen aldakuntzak urte artean ezberdinak izan ziren. Energia %2,0 gutxitu zen, eta Bitarteko ondasunak %1,6. Ekipo ondasunak %0,1 gehitu ziren, eta Kontsumo ondasunak ez ziren aldatu (%0,0); azken horien barruan, Kontsumo ondasun iraunkorren prezioak %0,1 jaitsi ziren, eta Kontsumo ondasun ez iraunkorrenak ez ziren aldatu (%0,0).