Industriaren prezioak %0,5 jaitsi ziren urrian EAEn, aurreko hilaren aldean

Industriaren prezioak behera urrian
Europa Press
Actualizado: martes, 24 noviembre 2015 11:54

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren prezioen indizea %0,5 jaitsi zen joan den urrian, aurreko hilaren aldean, eta, datu horiek kontuan, urriko urte arteko tasa (azken 12 hiletako aldakuntza) %3,4 jaitsi da, Eustaten datuen arabera.

   Sektorekako azterketa xeheagoaren arabera, urrian, Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (%1,0) eta Kautxua, plastikoa eta ez metalezko mineralak (%0,5) adarrek gehitu zituzten gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak, aldiz, Kokeria eta petrolioa fintzea (%-2,0) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%-1,2) taldeetan izan ziren.

   Urte artean -2015eko urrian, 2014koaren aldean-, prezioen hazkunderik handienak Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%2,6) eta Altzariak, beste manufaktura industriak, konponketa eta instalazioa (%2,0) adarretan izan dira, eta jaitsierak, berriz, Kokeriak eta petrolio fintzea (%-25,2) eta  Metalurgia eta metalezko produktuak (-3,6) taldeetan.

   Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, urrian, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: Energiaren prezioak %1,8 jaitsi ziren, eta Bitarteko ondasunenak %0,4; Ekipo ondasunenak ez ziren aldatu (%0,0), eta Kontsumo ondasunenak %0,4 gehitu ziren (horien barruan, Kontsumo ondasun iraunkorrenak %0,4 gehitu ziren, eta ez iraunkorrenak %0,3).

   Ondasun talde handi horietako prezioen aldakuntzak negatiboak izan dira urte artean, Ekipo ondasunetan izan ezik, non %0,6 gehitu diren. Energiaren prezioak %13,2 jaitsi dira, Bitarteko ondasunenak %2,3, eta Kontsumo ondasunenak %0,2 (Kontsumo ondasun ez iraunkorren prezioak

%0,3 jaitsi dira, eta iraunkorrenak %0,1 gehitu).