Industriaren prezioak %0,6 gehitu dira 2013. urtean

Industriaren prezioak gora 2013an
Foto: Europa Press
Actualizado: jueves, 23 enero 2014 12:16

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren prezioen indizea %0,7 gehitu zen joan den abenduan, aurreko hilaren aldean, eta horrela, datu hori kontuan hartuta, abenduko urte arteko tasa hau da, azken 12 hilabeteetan industriaren prezioek izandako aldakuntza biltzen duena, %0,6 gehitu da, Eustaten datuen arabera.

   Sektorekako azterketari dagokionez, abenduan, besteak beste, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%3,8), Altzariak eta beste manufaktura industriak (%0,8) eta Elikadura industria, edariak eta tabakoa (%0,8) adarrek gehitu zituzten gehien prezioak, aurreko hilaren aldean.

   Jaitsierarik handienak, aldiz, Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (%-0,3), Erauzketa industriak (%-0,2) eta Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%-0,2) sektoreek izan zituzten joan den abenduan.

   Urte artean, hau da, 2013ko abendua 2012koaren aldean, prezioen hazkunderik handienak Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%6,0), Kautxu eta plastikoa (%5,3) eta Makineria eta ekipoaren fabrikazioa (%2,1) sektoreek izan zituzten, eta jaitsierak, berriz, Metalurgia eta metalezko produktuak (%-2,7), Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%-2,0) eta Elikadura industria, edariak eta tabakoa (%-1,7) adarrek.

   Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek abenduan izan zuten bilakaerak gorako joera izan zuen guztietan, Ekipo ondasunetan izan ezik, non ez zen aldaketarik izan (%0,0). Energiaren prezioa %2,4 gehitu zen, Bitarteko ondasunena %0,2, eta Kontsumoko ondasunak %0,5, Kontsumo iraunkorreko (%0,1) eta ez iraunkorreko ondasunen (%0,6) hazkundeengatik.

   Aitzitik, ondasun talde handien prezioen aldakuntzak urte artean ezberdinak izan ziren. Horrela, Energia %3,4 gehitu zen, eta Ekipo ondasunak %0,7; Bitarteko ondasunak aldiz, %0,9 gutxitu ziren, eta Kontsumo ondasunak %0,5; azken horien barruan, Kontsumo ondasun ez iraunkorren prezioak %0,7 jaitsi ziren, eta Kontsumo ondasun iraunkorrenak %0,1 gehitu.