Industriaren prezioak %1,6 behera urtarrilean EAEn

Industriaren prezioak behera urtarrilean
Europa Press
Actualizado: jueves, 25 febrero 2016 10:41

   BILBO, 25 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren prezioak %1,6 jaitsi ziren joan den urtarrilean, aurreko hilaren aldean. Datu hori aintzat hartuta, urtarrileko urte arteko tasa (azken 12 hiletan industriaren prezioek izandako aldakuntza) %2,9 jaitsi zen, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundearen datuen arabera.

   Joan den urtarrilean, Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%3,9), Erauzketa industriak (%2,9) eta Elikaduraren industria, edariak eta tabakoa (%1,2) adarrek gehitu zituzten gehien prezioak, aurreko hilaren aldean, eta jaitsierarik handienak, aldiz, Kokeriak eta petrolioa fintzea (%-17,1), Metalurgia eta metalezko produktuak (%-0,7) eta Industria kimikoa (%-0,7) adarrek izan zituzten.

   Urte arteko aldian (2016ko urtarrila, 2015ekoaren aldean), prezioen hazkunderik handienak Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%4,6), Erauzketa industriak (%2,5) eta Kautxu, plastikoa eta ez metalezko beste produktu mineralak (%2,3) taldeetan izan dira, eta jaitsierak, Kokeriak eta petrolio fintzea (%-21,3), Metalurgia eta metalezko produktuak (%-4,4) eta Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%-0,9) adarretan.

   Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, urtarrilean, aurreko hilarekin alderatuta, Energiaren prezioak %8,8 jaitsi ziren, eta Bitarteko ondasunenak %0,4; Ekipo ondasunenak, aldiz, %0,2 gehitu ziren eta Kontsumo ondasunenak %0,6 (azken horien barruan, iraunkorren prezioak %0,1 eta ez iraunkorrenak %0,8 gehitu ziren).

   Urte artean, Energiaren prezioak %11,3 jaitsi ziren, eta Bitarteko ondasunenak %2,3; Ekipo ondasunen prezioak, berriz, %0,6 gehitu ziren, eta Kontsumo ondasunenak %0,1 (iraunkorren prezioak %0,7 gutxitu eta ez iraunkorrenak %0,3 gehitu).