Industriaren produkzioa %3 gehitu zen joan den urtarrilean

Industriaren produkzioa gora urtarrilean
Foto: Europa Press
Actualizado: miércoles, 4 marzo 2015 14:31

BILBO, 4 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren produkzioa %3,0 gehitu zen joan den urtarrilean lan egutegiko baldintza homogeneoetan, 2014ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %0,5 gehitu zen industriaren jarduera, 2014ko abenduarekin alderatuta, Eustatek landutako datuen arabera.

   Sektoreei dagokienez, 2014ko urtarrilarekiko, Energian %12,0ko hazkundea izan zen, Bitarteko ondasunetan %1,5ekoa, eta Kontsumokoetan %9,0koa; azken hauen barruan, Iraunkorretan %22,1ko igoera izan zen, eta Ez iraunkorretan %4,9koa. Ekipo ondasunen indizea %3,1 jaitsi zen.

   Halaber, abenduaren aldean, 2015eko urtarrileko hil arteko aldakuntza positiboa izan zen sektore handi gehienetan. Energia %11,4 gehitu zen, Bitarteko ondasunak %3,4, eta Kontsumo ondasunak %3,9; azken horien barruan, Kontsumo ondasun iraunkorrak %4,9 gehitu ziren, eta Ez iraunkorrak %3,6. Ekipo ondasunak %7,9 jaitsi ziren.

   Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2015eko urtarrilean, urte artean, Energia elektriko, gas eta lurrunak (%9,2ko hazkundea), Elikagai industria, edari eta tabakoak (%4,6) eta Metalurgia eta metalezko produktuek (%3,3) izan zituzten. Jaitsierarik handienak, aldiz, Garraio materialak (%-6,7) eta Makineria eta ekipoak (%-5,9) izan zituzten.

   Azkenik, joan den urtarrileko Industriaren Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan zen Araban, %6,8 jaitsi baitzen, baina positiboa Bizkaian eta Gipuzkoan, %6,1eko eta %5,2ko hazkundeekin. Hil artean -abenduaren aldean-, Araban %0,4 jaitsiera izan zen, eta Bizkaian %1,4ko eta Gipuzkoan %0,1eko igoerak.