Ingurumen Iraunkorraren Euskal Azoka egingo da Durangon (Bizkaia) urtarrilaren 25ean eta 26an

Actualizado: jueves, 17 enero 2013 12:55

BILBO, 17 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ingurumen Iraunkorraren Euskal Azoka izango da Durangoko (Bizkaia) Landak Gunean urtarrilaren 25ean eta 26a.n Azoka berri hau Euskadiko ingurumenaren iraunkortasunaren inguruko garrantzi handiko ekitaldia izango da eta "Berdeago" deritzon programaren barruan dago sartuta. Mondagon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko sei ikasle gaztek bultzatutako programa honek gizartea kontzientziarazi eta ingurumen, iraunkortasun eta energia-eraginkortasunaren arloetako azken berrikuntzak erakutsi nahi ditu.

Urtarrilaren 25ean eta 26an, hainbat gairi buruzko erakusketa bat izango da Landako Gunean, eta, besteak beste, gai hauek erakutsiko dira 4.200 metro koadroko azaleran: garraio iraunkorra, etxebizitzako eraginkortasuna eta ingurumen iraunkortasuna. 30 enpresa-erakusle eta 6.000 bisitari baino gehiago bilduko dira azokan.

Iosu Madariaga Bizkaiko Aldundiko Ingurumen diputatuak proiektuarentzako laguntza eskaini du foru erakundearen izenean, "beharrezkoa baita hiritarrak energiaren kontsumoaren inguruan sentsibilizatzea".

Horrela, "Berdeago" programak hainbat jarduera burutu ditu, besteak beste, modu eraginkorrean gidatzen ikasteko ikastaro bat (irailean), hiritarrek beraiek bertako zuhaitzak landatzeko kanpaina (urrian), eta Durangon, bizikleta estatikoen bidez sortutako energiaz elikatutako Gabonetako zuhaitzaren argiteria (abenduan).

Programaren (www.berdeago.com) helburu nagusia gizartea eta gaiarekin zerikusia duten erakunde publiko eta pribatuak ingurumenaren babesaz, energiaren eraginkortasunaz eta iraunkortasunaz sentsibilizatzea da. Gainera, antolatzaileek proposatzen dute urtean hilabetez Durango ingurumeneko gaietan adituak diren enpresen eta ingurumenaren inguruan lan egiten duten enpresen topalekua izatea.

AKTIBA ZAITEZ +

Ingurumen Iraunkorraren Euskal Azoka "Aktiba zaitez +" kanpainarekin bat egin nahi duten familiak ezagutu eta haiek kanpainara biltzeko gune bat izango da. Bizkaiko Foru Aldundiak gidatzen du "Aktiba zaitez +" kanpaina, eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergo, Energiaren Euskal Erakunde, Garbiker eta Eroski Taldearen laguntza jasotzen du.

Ekimen berri honek pertsonen ohiturak aldatu nahi ditu, ingurumeneko partaidetzan oinarrituta, baliabideen erabileran eraginkortasuna hobetzeko eta lurraldean eta planetan haiek duten eragin negatiboa murrizteko.

"Aktiba zaitez +" kanpainak Ekintza Globaleko Plana (Global Action Plan, GAP) deritzon nazioarteko programan izan du inspirazio-iturri. Programa horrek sistema frogatu bat, interaktiboa eta neurtu daitezkeen emaitzak dituena, erabiltzen du oinarri gisa, eta hainbat tokitan funtzionatu izan du, 500.000 pertsona baino gehiagok beren aztarna ekologikoa murriztea lortu baitu. Ideia erraz eta ekintza praktikotan oinarrituta, GAPek lortzen du partaideek inguruarekiko harreman-eredu berri bat har dezaten.