Inkeys, Dr. Maha's Miracle Tonic eta Guerrero Inca taldeek joko dute urriaren 27an Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketan

Actualizado: lunes, 24 octubre 2011 13:22

BILBO, 24 Oct. (EUROPA PRESS) -

Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketaren 23. edizioaren beste saio bat izango da ostegunean, urriaren 27an, Bilborock aretoan, Inkeys, Dr. Maha's Miracle Tonic eta Guerrero Inca taldeekin. Pop Rock ataleko kontzertua 20:00etan hasiko da eta, beti bezala, sarrera dohainik izango da, antolakuntzak jakinarazi duenez.

Inkeys talde murtziarrak gaztelaniaz eta ingelesez abesten du, eta brit pop eta amerikar rockaren arteko nahasketa bat da. Espainiako hegoaldeko poparen ukitua ere badu taldeak. TelentoSOS lehiaketa irabazi dute oraintsu, eta EP berri bat ere atera dute. Gitarrak baliatuta egindako poparen Estatuko egungo "apusturik potenteenak" dira.

Bestalde, Dr. Mahais Miracle Tonic taldea Bilboko Maha taldea zenaren jarraipena da, baina kide berriekin eta estilo berriarekin. XX. mendeko erdialdeko swing, country edo rhythm'n'bluesaren errebisio zorrotza egiten duten, eta disko berria ateratzekotan dira 2011n. Biolinak eta biolak bezalako instrumentuek protagonismo berezia dute.

Azkenik, Guerrero Inca talde bilbotarrak Three Alien Cats ordezkatuko du kontzertuan. Guerrero Inca, Alvaro Lunak (ahotsa eta gitarra), Pablo Morenok (baxua eta ahotsa) eta Sergio Gilek (bateria) osatzen dute eta bilbotarrak dira.