Innobasquek "Eraldaketaren emozioa" jardunaldia egingo du apirilaren 12an Bilbon

Actualizado: viernes, 8 abril 2011 18:33

BILBO, 8 Abr. (EUROPA PRESS) -

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak "Eraldaketaren emozioa" jardunaldia antolatu du apirilaren 12rako EITBko Multibox aretoan, Bilbon. Bertan aztertuko dira "adimen emozionalak" eta gaitasun sozioemozionalen garapenak nola laguntzen duten eraldaketa pertsonal eta enpresariala eraldatzen eta eraginkorragoak izaten banakoaren eta taldearen ikuspuntutik, eta dinamikak nola sorrarazten dituzten.

Azken batean, Adimen Emozionalaren Partzuergoko kideek azalduko dute adimen emozionalak nola sustatzen duen antolaeren eraldaketa eta enpresen berrikuntza Horretarako, Vicinay Cadenas industria-enpresaren esperientzia izango da, antolatzaileeik adierazi dutenez.

Adimen emozionala norberaren sentimenduak eta besteenak ezagutzeko eta haiek erabiltzeko gaitasuna da. Terminoa Daniel Goleman-ek ezagutarazi zuen 1995ean, eta bere ezaugarriak dira gure burua motibatzeko gaitasuna, ahaleginean irautekoa gerta litezkeen frustrazioak gorabehera, bulkadak kontrolatzekoa, saritzeak geroratzekoa, geure gogo-aldarteak arautzekoa, larridura gure ahalmen arrazionaletan tarteratzea saihestekoa, eta besteekin enpatizatu eta haiengan fikatzekoa.

Ekitaldian zehar "Eraldaketaren emozioa" liburua aurkeztuko da, Adimen Emozionalaren Partzuergoak landua. Familia baten eta haren negozio txikiaren historiaren bitartez, adimen emozionalaren eta haren ezarpenaren adigaiak irudikatzen dira, nola pertsonaren mailan hala enpresarenean.

Jardunaldia "Innobasqueren Astearteak" ekimenaren barruan dago. Ekimenak hilero deialdia egiten die berrikuntzaren egile nagusi direnei dibulgaziorako foro ireki batera, bertan euskal berrikuntza pertsonen, antolakuntzen eta komunikabideen erdigunean kokatzeko.