Inportazioen eta esportazioen unitateko prezioak igo egin ziren EAEn 2011ko hirugarren hiruhilekoan

Inportazio eta esportazioen unitate prezioek gora
Foto: Europa Press
Actualizado: lunes, 23 enero 2012 12:47

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) esportazioen eta inportazioen unitateko prezioek gora egin zuten 2011ko hirugarren hiruhilekoan, Eustaten datuen arabera, eta Unitate Balioaren Indizeen eta urte arteko tasen arabera neurtuta. Inportazioetan (%12,9) esportazioetan (%4,3) baino igoera handiagoa gertatu zen.

   Hirugarren hiruhileko hau aurrekoarekin alderatuta ikusten da inportazioen unitateko prezioen igoera (%1,0) esportazioek izan zutena (%0,1,) baino altuagoa izan dela.

   Sailkapena xede ekonomikoa aintzat hartuta egiten bada, EAEko esportazioen prezioaren urte arteko tasa positiboa izan zen hiru ondasun-motetan. Horrela, Kontsumo-ondasunek (%7,0) igoerarik handiena izan zuten, eta Kapital-ondasunen eta Bitarteko ondasunen balioak oso antzekoak izan ziren: %4,4 eta %4,3, hurrenez hurren.

   Urte artekoan, EAEko inportazioen prezioei dagozkien datuen arabera, prezioek ondasun guztietan egin zuten gora. Bitarteko ondasunek izan zuten igoerarik handiena, %14,8koa, eta gero Kapital-ondasunek (%2,0) eta Kontsumo-ondasunek (%1,8).

   Ondasunak esportatzeko xede diren geografia-eremuak kontuan hartuz gero, 2011ko hirugarren hiruhilekoko esportazioen unitateko prezioak aurreko urteko hiruhileko berekoak baino handiagoak izan ziren aztertutako eremu guztietan. Igoera handienak eurogunean eta EB-27n gertatu ziren (%6,7 bietan). ELGEn %5,2ko igoera izan zen, eta munduko gainerako herrialdeetarako esportazioek izan zuten igoerarik txikiena: %1,7.

   Inportazioek, esportazioekin alderatuta, geografia-eremu guztietan izan zituzten igoera handiagoak prezioetan. Aipatzekoak dira munduko gainerako herrialdeetan izan zituzten tasak (%17,5) eta ELGEn izandakoak (% 10,3). Nabarmentzekoa da inportazioen eta esportazioen prezioetan hazkundea orekatua izan zela eurogunean: %6,8 eta %6,7, hurrenez hurren.

   Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, esportazioen tasak ere positiboak izan ziren eremu guztietan; azpimarragarrienak dira euroguneko igoera (%0,8) eta EB-27k izan zuena (%0,8). ELGEk eta munduko gainerako herrialdeek izandako hazkundea, bestalde, txikiagoa izan zen: %0,1 eremu bietan.

   Inportazioei dagokienez, munduko gainerako herrialdeetan tasa negatiboa izan zen (-%1,3). Kontrara, aldi horretan gainerako eremuek tasa positiboak izan zituzten, eta nabarmentzekoa da eurogunea (%3,4); horren ostean izan ziren EB-27 (%2,9) eta ELGE (%2,3).