Iosu Yereguik eta Borja Rubiñosek abenduaren 28an Donostian eman behar zuten kontzertua bertan behera geratu da

Actualizado: jueves, 18 diciembre 2014 18:30

DONOSTIA, 18 Dic. (EUROPA PRESS) -

Iosu Yeregui baxu baritonoak eta Borja Rubiños pianistak abenduaren 28an Donostiako Victoria Eugenia antzokian eskaini behar zuten "Ni santos ni inocentes" izenburuko kontzertua bertan behera geratu dela jakinarazi du Donostiako Udalak.

Sarreren dirua sarrerak erosteko erabilitako bide beraren bitartez itzuliko da, eta www.donostiakultura.com/sarrerak webgunearen bidez erosi zituztenei, automatikoki itzuliko zaie dirua sarrerak erosteko erabilitako txartelera.

Victoria Eugenia antzokiko txartel leihatilan erositako sarreren dirua, aldiz, leihatilan bertan itzuliko da. Lehiatilaren ordutegia 11:30etik 13:30era da goizez eta 17:00etatik 20:00etara arratsaldez.