Ipar Kutxak ia 11 milioi euro irabazi ditu 2011n, aurreko urtean baino %18 gutxiago

Actualizado: viernes, 10 febrero 2012 13:53
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

Espainiako Gobernuak finantza-erakundeak saneatzeko exijitzen dituen estaldurak aurreratu ditu

   BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

   Ipar Kutxa euskal kreditu kooperatibak Espainiako Gobernuak finantza-sistema aldarazteko bultzatu duen erreforma berriaren baldintzak "ahalik eta azkarren betetzearen aldeko apustuari eutsiz" bukatu du 2011ko ekitaldia. Horretarako, etekina murriztu du, 10,93 milioi euro irabaziz, aurreko ekitaldian baino %18,2 gutxiago, eta aparteko hornidurak areagotzea erabaki du. Horrek guztiak banku-araudi berriak 2012ko abendurako ezarri duen eskakizuna %100 estaltzea ahalbidetu du.

   Erakkundeak adierazi duenez, Ministroen Kontseiluak finantza-sistema erreformatzeko otsailaren 3an onartutako Errege Lege-Dekretuak banku, aurrezki kutxa eta kreditu kooperatiben higiezinen alorreko jarduerari lotutako aktiboak saneatzeko prozesua abiarazi du. Araudi honek aktibo onetarako hornidura orokorra egitea eskatzen du, eta beste hornidura bat, askoz ere zorrotzagoa, arazoak sor ditzaketen aktiboetarako, betiere emaitzen nahiz baliabide propioen kargura. Hornidura horiek guztiak egiteko epemuga 2012ko abenduaren 31 da.

   Ipar Kutxaren kasuan, orain arte egindako aparteko hornidurek araudi berriak eskatutako hornidura guztien %88 urtebete lehenago estaltzea ahalbidetu dute, arazoak sor ditzaketen higiezinen aktiboei buruzko atalean eskatutako hornidura guztiak barne.

   Entitateak "oso balorazio baikorra" egin du horniduren gehikuntza garrantzitsu honi erantzuteko duen ahalmenaz, eta aktibo onak estaltzea xede duen %7ko hornidura orokorrari dagozkion gainontzeko 14 milioiak aurtengo ekitaldiko emaitzen bidez eta lasaitasun osoz estaliko dituela uste du.

   Aurreikuspenen arabera, 2012. urtean, finantza-sisteman krisiaren eraginez gerta daitekeen berankortasunaren igoerari lotutako beste kontingentzia batzuk estaltzeko moduko soberakinak ere sortuko dira.

   Araudi berriak ezarritako betekizunei erantzuteko ahalmenarekin batera, euskal kreditu kooperatibaren 2011ko emaitzek eta ratioek "argi utzi dute entitatearen sendotasuna". Marjina gordina, entitateak diru-sarrera errepikariak sortzeko duen gaitasunaren adierazlea, 60,58 milioi eurokoa izan da egungo ingurunean nagusi diren erabateko murrizketei aurre eginez eta iazko ekitaldiko kopurua berdinduz.

BERAKORTASUNA

   Ipar Kutxak berankortasuna kontrolpean mantentzen jarraitu du, %4,5ean, sektoreak azaroan izandako %7,51ko ratioaren aldean, eta %85,48ko estaldura-tasa du (banku eta kutxen sektoreak %55eko batez bestekoa zuen iazko hirugarren hiruhilekoaren amaieran).

   Berankortasunaren gorakada arinaren ondorioz eta, batez ere, entitateak higiezinen arriskuetarako hornidurei buruzko araudi berria aurretiaz betetzeko egindako ahaleginari esker, 25,8 milioi bideratu dira aktiboen narriadurak estaltzeko, 2010ean baino %36,7 gehiago.

   Ondorioz, etekin garbia %18 murriztu da, baina murrizketa hori dexente txikiagoa da banka-sektore osoan 2011ko irailean gertatutako %49,4ko batez besteko murrizketa baino.

   Horrekin batera, Ipar Kutxaren likidezia eta kaudimen ratioak ere nabarmendu behar dira, batez bestekoak baino dexente handiagoak: likidezia ratioa %17,09ra igo da eta kaudimenari buruzkoa %15,7tik %16,3ra igaro da, banku eta kutxen sektoreak egindako %12ko ratioaren aldean. Tier 1 eta Core Capital delakoak ere -kalitate goreneko kaudimena- puntu bat hazi ziren 2011n, %13,6tik %14,3ra. Kapital nagusia %14,45ekoa da, eta honek %8ko egungo eskakizuna eta finantza-sistema saneatzeko araudi berriaren aplikazioari lotutako %1,84ko eskakizun gehigarria estaltzea ahalbidetzen du.

URTE "POSITIBOA"

   Krisi orokorra eta bereziki finantza-sektoreak pairatutako zailtasun larriak ahaztu gabe, 2011. urtea "positiboa" izan da euskal aurrezki erakundearentzat. Banku-jarduera 4.883 milioi euro baino gehiagokoa izan da, eta honen barruan, aurrezkia erakartzeari dagozkion datuak nabarmendu behar dira, sektore pribatuan (familia eta enpresetan) kudeatutako baliabideak %3 gehitu baitira azken ekitaldiak.

   Aldi berean, kredituak eskatu eta emateko dagoen atonia orokorrari aurre eginez, Ipar Kutxak 2.451,20 milioiko kreditu-inbertsioa mantentzea lortu du, con una ligera subida del %0,1eko igoera arinaz, eta emandako guztizko zenbatekoa 300 milioi ingurukoa izan da.

   Ipar Kutxa euskal merkatuan txertatu eta errotzeko gaitasunagatik ere nabarmendu da: 8.039 bezero gehiago lortu ditu (+%4,83), nomina atxikita duten kontratuen kopurua %5,57 hazi da, eta visa txartelak %8,59 gehitu dira, txartelen bidezko kontsumoa ere %11,5 hazi delarik. Aseguruetan ere, bilakaera gogoan hartzeko modukoa izan da, poliza-kopurua %22,34 gehitu baita.

   Euskal kreditu kooperatibaren guztizko aktiboak 3.766 milioi eurokoak ziren joan den abenduaren 31n, hau da, aurreko urteko data berean baino %5,6 handiagoak.

   Bestalde, Ipar Kutxak bi merkatu-ikerketa enkargatu ditu 2011n bezeroei eskainitako zerbitzuaren kalitatea ebaluatzeko. Lehendabiziko Ikerfel konpainiak landu du, eta bertan bildutako ondorioen arabera, entitateak aurrerakada nabarmena egin du "oso gustura" edo "nahiko gustura" dauden bezeroei dagokienez, 2010ean lortutako %67tik %73ra igaro delarik.

   Atsegin-maila eta leialtasuna neurtzen dituen "gomendioa" delako alderdian ere, emaitza dexente hobetu da, %80 baitira (%65 2010ean) euskal kreditu kooperatiba "ziur" edo "seguraski" gomendatuko luketen bezeroak.

   Bigarren ikerketak, Stiga enpresak (EQUOS 2011) egindakoak, Euskadiko banku-sareen kalitatea du aztergai. Honek islatu duenez, Ipar Kutxa 2010ean lortutako laugarren postutik bigarrenera igaro da (2011n aztertutako 16 entitateren artean).

   Ipar Kutxak 397 langile ditu gaur egun -%95 baino gehiago finkoak dira- eta 175.000 bezero baino gehiago, aurreko ekitaldiak baino ia %5 gehiago alegia. Bere merkataritza-sarea Bizkai, Araba eta Gipuzkoako hiri eta herri nagusietan zehar sakabanatutako 89 bulegok osatzen dute.