Irailaren 27an amaituko da euskarazko ikus-entzunezkoak sortzeko Benito Ansola Beka eskatzeko epea

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 2 septiembre 2010 18:19

BILBO 2 Sep. (EUROPA PRESS) -

Datorren irailaren 27an bukatuko da euskarazko ikus-entzunezkoak sortzeko Benito Ansola Beka eskatzeko epea. Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak joan den uztailean aurkeztu zituen aurten sortutako Benito Ansola Ikus-entzunezko Bekak. Helburua euskal kultura zabaldu eta ikus-entzunezkoen ekoizle gazteei laguntza ematea da.

Bekok sortzeko, Topaguneak Lekeitioko Udalaren eta Euskal Zine eta Bideo Bileraren laguntza eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritza zein Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren babesa izan ditu.

Bekak sortzaile gazteei zuzenduta daude, eta euskarazko ikus-entzunezkoak sortzea lagundu nahi dute. Horretarako, 4.000 euroko bi beka emango dira gehienez, iraupen laburreko ikus-entzunezko lanak ekoizteko. Bekak jasotzeko, hautagaiek ikus-entzunezko lanaren proiektua aurkeztu beharko dute irailaren 27a baino lehen. Ondoren, epaimahai batek jasotako proposamenak aztertu eta bi onenak aukeratuko ditu beka emateko.

Contenido patrocinado