Irakaskuntza Esperientzien Elkartrukerako Jardunaldiak egingo dira EHUko Gipuzkoako campusean

Actualizado: miércoles, 16 enero 2013 11:42
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 16 (EUROPA PRESS)

   Irakaskuntza Esperientzien Elkartrukerako Jardunaldiak antolatu ditu Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Informatika Fakultateak ostegunean eta ostiralean, urtarrilaren 17an eta 18an, ikastegian bertan. Programan, EHUko hamar ikastetxetatik helduriko irakasleek 21 hitzaldi eskainiko dituzte, antolakuntzak jakinarazi duenez.

   EHUren EHUNDU programaren gerizpean, Informatika Fakultateak dagoeneko bi urte daramatza hainbat ekintza (tailer, seminario edo bilkura) antolatzen fakultateko irakaskuntza-metodologiak landu, aztertu eta hobetzeko asmoz. Izandako harrera onak eraginda, fakultateak Irakaskuntza Esperientzien Elkartrukerako Jardunaldiak antolatu ditu, campusaren beste ikastegiko irakasleekin hainbat gairen inguruan esperientziak, azterketak edota burutazioak elkarbanatzeko helburuarekin.

   Jardunaldietan landuko diren gaien artean daude gaitasun partekatua, ebaluazio jarraitua, hainbat ikasgai hartzen dituen proiektuak eta beren arteko koordinazioa, graduko espezialitateak, metodologia aktiboak, gradu amaierako proiektuak eta ikasleen sarrerako profila eta horren araberako emaitza akademikoak.