Irakaskuntza publikoko ikastetxeen gastua %7,8 gutxitu zen EAEn 2009 eta 2012 artean

Actualizado: martes, 29 julio 2014 18:00
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) irakaskuntza publikoko ikastetxeen guztizko gastua 1.558 milioi euro izan zen 2012an, hau da, 2009an baino %7,8 gutxiago. Guztizko gastuari jarduera eta zerbitzu osagarrienak eta kapitalarenak gehituz, 1.854 milioi eurokoa izan zen, hots, 2012ko BPGren %2,9, Eustaten datuen arabera.

   Gastuaren zatirik handiena -%92- jarduera korronteak ordaintzeko erabili zen, eta gainerako %8 inbertsioetarako. Gastu korrontea -1.705 milioi- honela banatu zen: %91,4 zuzenean irakaskuntzarako, %0,8 jarduera osagarrietarako, eta %7,8 zerbitzuko osagarrietarako, batez ere jantokia eta garraioa. Irakaskuntzan, langileen gastuak %89 izan ziren.

   Irakaskuntza motaren arabera, unibertsitate aurreko mailak eman zituzten ikastetxeek guztizko gastuaren %72 hartu zuten, unibertsitateak %24 eta erregimen bereziko irakaskuntzen zentroek gainerako %4. Ikasleko irakaskuntza gastuaren hazkunde negatiboa handiagoa izan zen ikasleko (%-13,9) unitateko (%-8,9) baino.

   Ikastetxe publikoetako eskola unitateko irakaskuntza gastua 84.680 euro izan zen haur hezkuntzan, eta 79.251 euro lehen hezkuntzan. Irakaskuntza ertainetan, gastua 120.404 euro izan zen DBHn, 169.658 euro batxilergoetan eta 160.019 euro eta 136.346 euro erdi eta goi mailako lanbide heziketan, hurrenez hurren.

   Ikasleko irakaskuntzako gastua 5.335 euro izan zen haur hezkuntzan, eta 6.037 euro lehen hezkuntzan. Irakaskuntza ertainetan, 7.586 euro izan zen DBHko gastua, 6.740 euro Batxilergokoa, eta 10.226 euro eta 7.770 euro erdi eta goi mailako lanbide heziketakoak, hurrenez hurren. Araubide bereziko irakaskuntzetan (hizkuntzak, musika, arteak eta lanbideak), 1.281 euro izan zen ikasleko gastua, eta unibertsitatean 6.739 euro.

   Ikastetxe publikoen guztizko sarrerak 1.861 milioi euro izan ziren: sarrera arruntak %94 eta kapital sarrerak %6. Sarrera arrunten osagai nagusiak diru laguntza publikoak izan ziren: %91,8. Iturri pribatuek guztizkoaren %7,3 ekarri zuten, batez ere irakaskuntza kuoten (%3) eta zerbitzu osagarrien (%3,9) bidez.