Iraunkortasunari eta arriskuen prebentzioari buruz eztabaidatuko dute gaur eta bihar Bilbon

Actualizado: jueves, 30 octubre 2014 10:10

BILBO, 30 Oct. (EUROPA PRESS) -

Espainiako Unibertsitate Errektoreen Bileraren Ingurumen Kalitatea, Garapen Iraunkorra eta Arriskuen Prebentzioa batzorde sektoriala egingo da gaur eta bihar, urriaren 30ean eta 31n, Bizkaia Aretoan, Bilbon. Irekiera ekitaldia 10:30ean izango da eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreorde Maite Zelaiak egingo du.

Halaber, jardunaldien irekierara Javier Alonso Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateen zuzendaria eta Javier Benaya Ingurumen Kalitatea, Garapen Iraunkorra eta Arriskuen Prebentzioa batzordeko idazkari exekutiboa ere joango dira.

Ostiralean, 13:30ean, batzordearen osoko bilera egin ondoren, Fernando Galván Alcalá Unibertsitateko errektore eta batzordeko presidenteak eta Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak bukatuko dute topaketa.

Urtean birritan biltzen da batzordearen osoko bilkura, eta oraingoan, laneko arriskuen prebentzioa eta iraunkortasuna kudeatzen dituzten unibertsitateetako arduradunak bildutako topaketaren anfitrioia EHU izango da.

Ingurumen Kalitaterako, Garapen Iraunkorrerako eta Arriskuen Prebentzioetarako Espainiako Unibertsitate Errektoreen Bileraren batzorde sektoriala, unibertsitate desberdinek ingurumen kudeaketan izandako esperientziak, ingurumenaren arloko aurrerapenak eta arriskuen prebentzioen arloan lanak biltzeko eratu zen. Gai horietan unibertsitateen arteko lankidetza bultzatzea ere bilatzen du batzordeak.