Iris Teatroa taldeak "Frida" taularatuko du ostiralean Bermeon

"Frida"
BERMEOKO UDALA
Actualizado: miércoles, 3 mayo 2017 13:09

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

Iris Teatroa konpainiak "Frida" antzezlana eramango du ostiralean, maiatzaren 5ean, Bermeoko Nestor Basterretxea aretora, 21:00etatik aurrera. Paco Obregonek zuzendutako lanaren testua Humberto Roblesena da. Fridaren rola Rosa Martinez-Alcocerrek egiten du, eta Fran Lasuen biolin joleak ere parte hartzen du.

Bermeoko Udalak jakinarazi duenez, lanaren protagonista Frida Khalo pintore mexikarra da. Frida ametsetan bizi da, jai batean, eta jai horretara gonbidatzen ditu ikus-entzuleak. Bere kantak eta dantzak, bere minak eta poztasunak, eta bere maitasunak, nahiak eta ahuldadeak oparitzen ditu lan honetan.

Antzezlana gaztelaniaz da. Sarrerak 6 euro balio du eta Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean, BBKren orotarako kutxazainetan eta www.kutxabank.es webgunean erosi daiteke. 29 urtetik beherako gazteek, 65 urtetik gorako helduek, langabeek eta ezinduek %25eko deskontua dute leihatilan.