Irizar Taldearen autobus elektrikoak 2015eko Autobusa saria eskuratu du Espainian

Irizar Taldearen autobus elektrikoa
Foto: IRIZAR
Actualizado: viernes, 30 enero 2015 13:42
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

   Irizar Taldeak sari batekin hasi du 2015. urtea, estreinatu berri den bere autobus %100 elektrikoak Urteko Autobusa saria eskuratu baitu Espainian. 'Viajeros' errepidezko garraioaren sektoreko aldizkariak sortriko sariak autokar eta autobusen modelo berrien bikaintasuna saritzen du, eta estatu mailan autokar eta autobusen kategorian dagoen saririk garrantzitsuentzat jotzen da.

   Epaimahaia bidaiarien hiri garraioaren sektoreko 29 enpresarik, automobilgintzaren eremuko espezialista teknikok eta adituk osatu dute, eta Irizar i2e autobus modeloa urteko hiri autobusik hoberena gisa saritzea erabaki du, Irizar Taldeak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

   Saria asteazkenean baantu zen, Madrilgo hotel batean, ekitaldi jendetsuan, enpresari, sektoreko elkarterik garrantzitsuenetako kideak eta erakundeetako ordezkariak bertan zirela.

   "Saria beste urrats bat gehiago da Irizar Taldearen ibilbidean eta etengabeko berrikuntzak eginez, garapen teknologiaren bidez, ingurumenaren iraunkortasuna zainduz eta mugikortasuna bere bezeroen eta hiritarren zerbitzura jarriaz marka indartzearen alde egiten ari den apustu garbiaren ondorio zuzena", nabarmendu du.

   Sariarekin, Irizar Taldea indartu egiten da marka lider gisa, Europako autokar eta autobus fabrikatzaileen artean. "Sari hau jasotzea oso harro egoteko moduko zerbait da guretzat, badakigulako Irizar i2e, oso osorik Irizar Taldearen teknologiaz egin den eta Europako merkatuan aurkeztu den lehen hiri autobus %100 elektrikoa sortzeko ahalegin teknologiko eta ekonomiko handia egin behar izan dela. Ziur gaude mugarri honek Taldearen historian iragana eta geroa bereiziko dituela", azaldu du.

   Bosgarren aldia da Irizarren ibilgailu batek sari hori eskuratzen duena, eta lehen aldia Autobusen kategorian. Lehena 1995ean eskuratu zuen, sarien lehen edizioan, eta saritutako modeloa Irizar Century izan zen; 2002an, Irizar PB autokarrak eskuratu zuen saria, eta 2005ean Century Berria izan zen berriro urteko autokarra Espainian; 2011n, Irizar i6 autokarra urteko hoberentzat jo zuten.

   Irizar Taldearen teknologiaz egindako lehen hiri autobus %100 elektrikoa 2014ko uztailean eman zen Donostian. Abuztuan eta urrian hurrengo biak eman ziren, Bartzelonan, Zeus europar proiektuaren baitan autokarrak ematen zituen lehen enpresa europarra bihurtuz.

   Irizar i2e 200 eta 250 kilometro arteko autonomia eskaintzeko diseinatu da, egunaren amaieran karga bakar bat eginez. Kargatzen bost ordu besterik emanda, gidaritza 14-16 orduz bermatuta dago, hiri barruko zein hiriarteko zirkulazio trinkoa denean, 17 km/h-ko batez besteko abiadurarekin.