Irungo (Gipuzkoa) Lapuriturriko informazio-gunea bihar zabalduko da berriz

Lapuriturriko informazio-gunea zabalik bihartik
IRUNGO UDALA/BEHEMENDI
Actualizado: viernes, 1 abril 2011 12:12

DONOSTIA, 1 Abr. (EUROPA PRESS) -

Irungo (Gipuzkoa) Lapuriturriko informazio-gunea berriz irekiko da bihar eta zabalik egongo da datorren udazkena arte. Nagusiki Aiako Harria Parke Naturaleko informazioa azalduko da bertan, bai eta Irungo landa-zonaldean egiten ari diren sustapen jarduerena ere.

Irungo Udalaren eta Behemendi Landa Garapenerako Elkartearen ekimenak Aiako Harria Parke Naturalaren beste ikuspuntu batzuk ezagutzeko aukera zabalduko du, hau da, bisitarientzat informazio dinamikoa (ibilbideak, bisita gidatuak) eta informazio estatikoa (panelak, foiletoak) eskuragarri egongo dira udaberritik udazkenera.

Bere arduradunen arabera, Behemendi elkarteko bi teknikari izango dira goizez bisitariak aholkatzen eta burutu daitezkeen ekintza ezberdinak gomendatzen. Horrela, inprimakiak, argibide-taulak eta planoak eskainiko dira parke naturaleko eta landa-zonaldeko espazio, ekintzak eta toki interesgarriei buruz: Aiako Harria Parke Naturalaren barneko ibilbideak, tren berdea, Irugurutzetako Labeak, Plaiaundiko padurak eta inguruko beste hainbat elementu azpimarragarri. Gaikako bost ibilbideen bisita gidatuak ere eskainiko dira, hauetako bat hilabeteko azken asteburuan gidari baten laguntzaz burutzeko aukera izanik.

Informazio-gunea larunbat eta igandeetan egongo da zabalik, 10:00etatik 14:00etara, urrira bitartean. Uztailean eta abuztuan ostegun eta ostiraletan ere irekiko da aipatutako ordutegian.