Irungo (Gipuzkoa) Stock Outlet Azoka hasiko da Ficoban ostiral honetan

Ficoban izango da Stock Outlet Azoka
FICOBA
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 9 febrero 2012 15:01

DONOSTIA 9 Feb. (EUROPA PRESS) -

Irungo Outlet Stock Azokaren lehenengo edizioa egingo da ostiraletik igandera bitartean udalerri gipuzkoarreko Ficoba erakustazokan. Eventos Hersyl enpresa galiziarrak antolatu du azoka, Gipuzkoara eraman nahi izan baitu Leonen, Valladoliden eta Galiziako zenbait tokitan egin ondoren.

Ficobako 2 pabiloian egingo da azoka, eta 1.500 metro koadro baino gehiago izango ditu erakusketarako. 30 erakusketari inguru izango dira bertan, modako, oinetakoetako, kiroletako, larruko eta etxeko lehen markako produktu-aukera zabala eskaintzen, batzuetan %80rainoko beherapen eta guzti.

Irungo Outlet Stockeko zuzendari Jose Antonio Herbonen esanetan, "inork ez dezala nahastu azoka hau azoka-txiki batekin. Gure helburua da produktu onak eskaintzea, marka onekoan eta oso prezio lehiakorretan".

Irungo Outlet Stock ostiraletik igandera egingo da; ostiralean irekiko ditu ateak, 16:30etik 21:00etara; larunbatean eta igandean 11:00etatik 21:00etara izango da irekita, bi kasuetan etenik gabeko ordutegian. Sarrerak 2 euro balio du eta doan izango da 10 urtetik beherakoentzat.

Contenido patrocinado