Isabel Celaák UnibasQ Agentziak osasun bikaina duela adierazi du

Isabel Celaa, Consejera Vasca De Educación
EUROPA PRESS
Actualizado: miércoles, 29 junio 2011 19:45

BILBO, 29 Jun. (EUROPA PRESS) -

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu Isabel Celaá gaur Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean egin duen agerraldian UnibasQek (lehen UNIQUAL) 2009ko uztailaren geroztik, Administrazio Kontseiluaren aldaketa egin zenez geroztik, egindako lanaren azterketa zabal bat egiten hasi da.

Celaák, Agentzia honen jardueren memoria helarazi die Batzordean zeuden legebiltzarkide guztiei eta nabarmendu nahi izan ditu erakunde honen kudeaketaren hobekuntzaren zenbait parametro, esaterako, erabiltzaileen asebetetze maila, egindako arauak eta protokoloak eta eguneroko kudeaketaren gehikuntza, akordio asko lortu dira gainera.

Isabel Celaák gobernu berriak 2009an aurkitu zuen egoera gogorarazi du, "sekulako nahigabea" sortu zuen egoera "tamalgarria", hain zuzen ere. Ez soilik Agentziaren eskuduntzekin loturiko arrazoiak gaitik, baizik eta era sistematikoan eta errepikakorrean pertsonalaren etengabeko aldaketak sortzearen ondorioz jasan behar izan zuten tratu txarragatik.

Arrazoi horiengatik Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak UnibasQeko zuzendaritza aldatzea erabaki zuen eta Mikel Urkijo izendatu zuen postu horretarako.

Hezkuntza sailburuak Agentziaren gaur egungo osasun-egoera bikaina dela, eta bere lanaren kalitatea izugarri handitu dela azpimarratu nahi izan du. Celaák oso egokitzat jo du Mikel Urkijok UnibasQeko buru gisa egin duen kudeaketa, "bikaina" izan dela adierazi du.

Isabel Celaák gogorarazi du bere saila lanean ari dela berariazko lege proiektu batean UnibasQeko egitura eta helburuak ENQAk eskatutakoari hobeki egokitzeko eta, bidenabar, Euskal Unibertsitate Sistemaren Legeak Agentzia horrek onartzen dion independentzia areagotua izan dadin bermatzeko, Europan mota honetako agentziei eskatzen zaizkien parametro zorrotzenen barruan. Izan ere, Legeak Euskal Agentziaren homologazio europarrari bidea emango lioke.