Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 03/05/2011
GASTEIZ, 3 May. (EUROPA PRESS) -
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu duen dekretuarekin, Itsasoko Gizarte Institutuak (IGI) hezkuntza, enplegu eta lanbide heziketaren arloetan Bermeoko (Bizkaia) Nautika eta Arrantzako Lanbide Eskolan egiten dituen zereginak eta zerbitzuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Itsasmendikoi sozietate publikoren esku geratuko dira.
Dekretu hori onartzea 2010eko urriaren 28an Batzorde Mistoaren osoko bilkuran adostutako eskumenak eskualdatzearen ondorioa da. Zeregin horiek bete daitezen, Bermeoko Nautika eta Arrantzako Lanbide Eskola ere eskualdatu egin da.
Nautika eta arrantzaren heziketa Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikagaien Industriako Sailburuordetzari esleitutako eskumena da, eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari dagokio nautika eta arrantzaren arloko prestakuntza antolatu eta kudeatzea, eta jolaserako nautikaren titulazioak eta irakaskuntza antolatu eta kudeatzea.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikitako Itsasmendikoi sozietate publikoa landa-eremuko prestakuntza, sustapen eta garapenerako zentro integrala da. Sozietate horrek, egun, nautika eta arrantzako prestakuntza eskaintzen du, azaroaren 28ko 249/2006 Dekretuaren arabera, Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxe Politeknikoan.