Itunpeko ikastetxe pribatuetako giroa euskalduntzeko 150.000 euro erabiliko ditu Jaurlaritzak

Actualizado: martes, 22 julio 2014 16:41

GASTEIZ, 22 Jul. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, ikastetxeetako giroa euskalduntzeko 2014-2015 ikasturtean zehar itunpeko ikastetxe pribatuetara laguntza zabaltzen duen agindua onartu du gaurko bileran.

Ahozko adierazmena lantzeko eta indartzeko ikastetxeek egin ditzaten saioak bultzatzea eta babestea du helburu 150.000 euroko diru laguntzak. Eskola umeek arlo hauek jorratzea eta emanaldiak eskaintzea lagundu nahi da horrela.