Itzulpen poetikoari buruzko mintegia hasiko da Gasteizen larunbatean

Itzulpen poetikoa aztergai Gasteizen
Europa Press
Actualizado: viernes, 3 febrero 2017 13:08

GASTEIZ, 3 (EUROPA PRESS)

Itzulpen poetikoari buruzko mintegia hasiko da Gasteizen larunbatean, otsailaren 4an, eta lau euskal poeta, bi poeta katalan eta zazpi itzultzaile bilduko ditu datorren asteartera arte, otsailaren 7ra arte. Gainera, astelehenean, otsailaren 6an, irakurketa poetiko bat egingo da Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Letren Fakultatean.

Etxepare Euskal Institutuak gogoratu duenez, 2015. urtean Katalunian antolatu zen itzulpen poetikoari buruzko mintegia, Institució de les Lletres Catalanes (ILC) erakundearekin elkarlanean. Orduan, Tere Irastorza eta Karlos Linazasoro izan ziren poeta eta itzultzaile katalanekin Farrera de Pallars-eko Arte eta Natura Zentroan gonbidatu gisa egon ziren euskal poetak.

Orain, "joan-etorriko bidaia honen bigarren zatia" Gasteizen egingo da, otsailaren 4tik 7ra, eta oraingoan Esteve Plantada eta Gracia Jimenez izango dira Euskal Herrian egongo diren poeta katalanak. Haiekin batera parte hatuko dute mintegian Itxaro Borda, Leire Bilbao, Juan Kruz Igerabide eta Beñat Sarasola poetek, eta Gerardo Markuleta, Elizabete Manterola, Joannes Jauregi, Aritz Galarraga eta Josu Zabaleta itzultzaileek. Amaia Apalauzak gidatuko du mintegia.