BILBO 24 May. (EUROPA PRESS) -
MAZ Basauri musika zikloaren bigarren edizioko azken kontzertua eskainiko dute Social Antzokian Ivan Ferreirok eta Garik gaur, maiatzaren 24an, sarrerak agortu daudela. Aretoko ateak 21:00etan zabalduko dira eta Gari izango da lehena oholtza gainean, 21:15ean, eta ondoren Ivan Ferreiro irtengo da.
Antolatzaileek adierazi dutnez, 2013ko MAZ Basauri abian jarri zuen We Are Standard eta Mendetz taldeen kontzertuan ere sarrerak agortu ostean, zikloaren azken kontzertuan berriz ere leporaino beteko da 700 lagunentzako tokia duen Basauriko Social Antzokia.
Halaber, maiatzeko ostegunetarako Social Antzokian programaturiko zinema zikloak aurrera darrai, eta datorren ostegunean, maiatzaren 30ean, "Joe Strummer. Vida y muerte de un cantante" dokumentalarekin amaituko da. Sarrerak lau euro balioko du.