Ivan Ferreirok eta Garik amaituko dute ostiralean MAZ Basauri

Ivan Ferreirok itxiko du MAZ Basauri zikloa
Foto: LOW COST
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 23 mayo 2013 14:41

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   MAZ Basauri musika zikloaren bigarren edizioko azken kontzertua eskainiko dute Social Antzokian Ivan Ferreirok eta Garik ostiral honetan, maiatzaren 24an, eta sarrerak agortu dira jada. Aretoko ateak 21:00etan zabalduko dira eta Gari izango da lehena oholtza gainean, 21:15ean, eta ondoren Ivan Ferreiro irtengo da.

   Antolatzaileek adierazi dutnez, 2013ko MAZ Basauri abian jarri zuen We Are Standard eta Mendetz taldeen kontzertuan ere sarrerak agortu ostean, zikloaren azken kontzertuan berriz ere leporaino beteko da 700 lagunentzako tokia duen Basauriko Social Antzokia.

   Halaber, maiatzeko ostegunetarako Social Antzokian programaturiko zinema zikloak aurrera darrai, eta gaur bertan, "I'm Not There" dokumentala ikusi ahal izango da jatorrizko bertsioan, 20:00etan eta 22:00etan. Zikloa datorren astean amaituko da "Joe Strummer. Vida y muerte de un cantante" dokumentalarekin. Sarrerak lau euro balioko du.

Contenido patrocinado