Ivan Smagghe, Nacho Canut eta OjosPintados ariko dira Guggenheim Bilbao Museoko "Art After Dark" saioan gaur gauean

Ivan Smagghe
Foto: GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA

BILBO, 10 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Ivan Smagghe Parisko giroko "DJen arteko DJa" izango da gaur, otsailaren 10ean, "Art After Dark" saioan, Guggenheim Bilbao Museoan, gaueko 22:00etan hasiko den emanaldian. Nacho Canut eta OjosPintados ere ariko dira, musika elektronikoa, diskoa eta popa jartzen, museoko iturriek jakinarazi dutenez.

   Ivan Smagghek musika elektronikoaren underground giroko "proposamen ausart eta berritzaileenak" ekarriko ditu Bilbora. Kazetariek "DJen DJa" esan diote; izan ere, ibilbidea badu: Parisko Rough Trade diskoetxe independentearen dendan hasi zen musikarekin harremanetan, gerora Black Strobe bikotea osatu zuen Arnaud Rebotini-rekin batera eta horrek modako bikote bihurtu zituen Frantzian, disko musika eta musika elektronikoa oso modu emankorrean uztartu baitzuten.

   Guggenheim Bilbao Museoko "Art After Dark" saioan bakarkako bere azken lanak aurkeztuko ditu, "musika elektronikoan inoiz izandako estilo apurtzaile eta originalenaz bete-beteak".

   Nacho Canut ere saioan izango da, Smagghe-ren aurretik, 23:00etatik aurrera. DJ gisa dator, Jet 7 ezizenarekin. Abesti guztiz arrakastatsuen egilea da, hala nola "Mi novio es un zombie" eta "Ni tú ni nadie" eta Espainiako poparen historian talde enblematikoen kide izan da, esaterako, Kaka de Luxe, Alaska y Los Pegamoides eta Alaska y Dinarama. Gaur egun, Fangoria taldean bideratzen du haren sormena Alaskarekin batera.

   Gauari hasiera emango dio OjosPintados DJak, 22:00etan. Bilboko Pink Fever aretoan DJ egoiliarra da eta Guggenheim Bilbao Museoan saio dibertigarria eskainiko du: ezohiko pop dantzagarria nahastuko du askotariko doinuekin.

   DJen saioez gozatzeaz gain, honako erakusketa hauek ikusteko aukera izango dute 22:00etatik 1:00etara museora bertaratzen direnek: "Ispilua alderantziz: la Caixa Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea", "Brancusi-Serra" eta "Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak II".

   Ohi bezala, Bilboko Fever klubarekin lankidetzan antolatu du museoak "Art After Dark" saioa, eta hurbiltzen direnei sarreraren truke Fever kluberako txartel bat emango diete doan, gau horretan bertan 00:00etatik aurrera erabil dezaten. Sarrerak (18 urtetik gorakoentzat) 12 euro balio du publiko orokorrarentzat eta 8 euro Museoaren Lagunentzat. Ikusleen kopurua mugatua da.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.