Izotzari dagokion abisu horia abisu laranjara igoko da larunbatean EAEn

BILBO, 10 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak izotzari dagokion abisu laranja aktibatu du larunbat honetarako, otsailaren 11rako, tenperatura izugarri baxuak espero baitira. Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziak tenperatuta oso baxuak iragarri ditu asteburu honetarako antizikloi euro-siberiarraren eraginaren ondorioz.

   Euskalmeten arabera, aurreikusitako tenperatura baxuek, errepide batzuk bustita edo elur-hondarrekin daudela, errepideetan izotz-plakak agertzea eragin dezakete, trafikoa arriskutsua bilakatuz.

   Larunbaterako aurreikusitako tenperatura minimoei dagokienez, -3 gradu espero dira Gipuzkoako kostaldean, -1 gradu Bizkaiko kostaldean, -5 gradu Gipuzkoako barnealdean, -3 gradu Bizkaiko barnealdean eta -6 gradu Araban. Tenperatura maximoak, seguruenik, ez dira asko igoko, eta eguneko maximoa 3 gradutan kokatuko da. Bestalde, EAEko barnealdeko hainbat puntutan tenperaturak izozte-puntuaren inguruan koka litezke.

   Euskal Autonomia Erkidegoko mendebaldean prezipitazioren bat ematea baztertzen ez den arren, izatekotan, hautemanezina izango da, baina hori bai, elur-moduan.

   Igandean hodei gehiago egongo direla aurreikusi du Euskalmetek, eta horrek tenperaturak pixka bat igotzea eragingo du. Gertaera honek, errepideak lehorrago egongo direla aurreikusita, abisu laranja abisu horira jaitsiko du. Dena den, Herrizaingo Sailak kontuz ibiltzea gomendatu du, batez ere gidariei.

   Datorren asteari begira, Euskalmeten iragarpenek adierazten dute elurra eta euria bueltan egon litezkeela astelehenetik aurrera. Hala ere, tenperaturak altuagoak izango dira.

   Laburbilduz, hotza protagonista izango da oraindik ere datozen egunetan, baina ñabardurekin: asteburuan hotz gehiago egingo du (izozte orokortuekin) eta seguruenik astearen hasieran prezipitazio gehiago egongo dira (elur-kota 300-400 metrotan kokatuko da hasieran eta laster igotzen joango da).

HOTZ OLATUA

   Euskalmetek egiaztatu duen moduan, zero azpiko tenperaturak erregistratu dira ordu askotan zehar Gipuzkoa eta Arabako hainbat lekutan eta EAEko zonalde altuetan. Kasu deigarrienetan, zonalde altuenetan, 100 ordu baino gehiagotan, segidan, 0 gradu baino gutxiago izan dituzte. Gertaera hau, efemeride bat ez den arren, ezohiko egoera baten isla da, errepikapen-zikloa 20-25 urteko batez bestekoan estimatzen baita.

   Asteburu honetan tenperatura oso baxuekin jarraituko dugunez zonalde batzutan, aurtengo otsaila gure historiako hotzenetako bat bihur liteke.

   Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak egoeraren garapena eta iragarpen zein abisuen eguneratzeak www.euskalmet.euskadi.net webgunean eta Twitterren (@Euskalmet) jarraitzea gomendatzen du.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.