Jabier Muguruzak "Bikote bat" disko berria aurkezteko kontzertua emango du bihar Bilboko Kafe Antzokian

Jabier Muguruza bihar Bilboko Kafe Antzokian
BILBOKO KAFE ANTZOKIA
Actualizado: martes, 8 noviembre 2011 12:22

BILBO, 8 Nov. (EUROPA PRESS) -

Jabier Muguruzak kontzertua eskainiko du asteazken honetan, azaroaren 9an, Bilboko Kafe Antzokian, aurten kaleratu duen "Bikote bat" disko berria aurkezteko. Saioa 20:30ean hasiko da eta eserita izango da, areto bilbotarreko arduradunek jakinarazi dutenez.

Muguruzak Madrilgo Resistencia diskoetxearekin plazaratu du "Bikote bat" diskoa. Bere ahotsaz eta esku-soinuaz gain, Mikel Azpirozen pianoa izan du lagun soilik, eta bien arteko musika elkarrizketaren bidez ondu du diskoa.

Lana 11 abestik osatzen dute, eta hitzak eratzeko orduan idazle eta poeta ezberdinen laguntza izan du musikari irundarrak, hala nola Iñaki Irazu, Bernardo Atxaga, Gerardo Markuleta, Lourdes Oñaederra, Jose Luis Padron, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Javier Rodriguez Marcos eta Harkaitz Cano aritu dira "Bikote bat" diskoko abestiak janzten.