Jacco Gardner holandarrak kontzertua eskainiko du asteazkenean Bilboko Kafe Antzokian

Jacco Gardner Bilbon
Foto: KAFE ANTZOKIA
Actualizado: martes, 28 enero 2014 13:01

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

   Jacco Gardner musikari holandarrak buru duen boskoteak kontzertua eskainiko du asteazken honetan, urtarrilaren 29an, Bilboko Kafe Antzokian, iluntzeko 20:30etik aurrera, "Kafe Antzokiko Gutiziak" zikloaren baitan, aretoko iturriek jakinarazi dutenez.

   "Cabinets of Curiosities" (2013) lehenengo diskoaren argitalpenarekin, 25 urteko musikari holandarrak "pop barrokoaren" eszena irauli du, musika klasikoko instrumentuak psikodeliako efektuekin nahastuz, eta, horrela, berea egin duen estiloa sortuz.

   Diskoa bere etxeko estudioan ekoizteaz gain, Jacco Gardnerrek berak jo ditu instrumentu guztiak, bateria izan ezik. Bere musikak 1960ko hamarkadako bigarren erdira eta 1970eko hamarkadako lehenengora garamatza, eta Syd Barret, Kevin Ayers edo The Left Banke bezalako artistak oroitarazten ditu.

   Bilboko Kafe Antzokian taldearekin izango da Jacco Gardner, berarekin batera izango baitira taula gainean, Jos van Tol (bateria), Keez Groenteman (gitarra), Jasper Verhulst (baxua) eta Ben Rider (teklatuak).